MAIATZAK 30 ETA 31KO ORDUTEGIAK ETA EMAITZAK:
KRONIKAK:
ORIOKO 0 MUTRIKU 1
GOLAK: 0-1, 100.min.
GORABEHERAK: Sekulako betekada izan zuen Mendibeltzek.
Oriokok dagoen lekuan jarraitu beharko du, ez baitu Mutriku gainditu igoerako kanporaketan. Kanpoan hutsean berdinduta itxaropentsu ziren oriotarrak, baina Mutriku gehiago izan zen. Lehen zatian bi taldeek elkarri errespetu handia erakutsi zioten, eta ez zen markagailua mugitu. Bigarren zatian, ordea, aukera guztiak kanpotarrenak izan ziren, eta Rekejo atezainak egotzi zuen arauzko denboran Mutrikuk auzia erabakita uztea. Luzapenean, Orioko bat gutxiagorekin sartu eta, eta kanpotarrek ez zuten barkatu. Gero Mutrikuko bat ere joan zen kalera, baina Oriokok ezin izan zion inoiz aurkariari aurre egin.
FUTBOLA:
IGOERA FASEKO KANPORAKETA:
Maiatzak 30, 17.00, Orioko 0 Mutriku 1
JAITSIERAKO KANPORAKETA:
Maiatzak 31, 17.00, Ilintxa 6 Hondarribia B 0
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina