ERREPORTAIAK

Avironek goiko postuetara heltzeko ez du itxaropenik galtzen


Ez da Baionako Aviron taldearentzat denboraldirik onena izaten ari. Jokalari onak fitxatu ditu, CFA Mailara igotzeko asomarekin, baina sailkapeneko azkenbigarren postuan dago, eta denboraldia orain amaituko balitz, maila galdu egingo luke.

«Partidak ixtea falta zaigu. Pasa den larunbatean ordu laurdena falta zela aurretik jarri ginen markagailuan, baina gero berdindu egin ziguten. Horrelakoetan jakin behar dugu partida ixten, beharrezkoa da«, dio Andoni Idarramendik, Aviron taldeko jokalariak. Baionarrek talde oso ona daukate, eta gainerakoek diotenez, mailako onenetakoa omen da, baina emaitzak ez dira iristen, oraindk partida bakarra irabazi baitute. «Egia esan oso jokalari onak dauzkagu. Avironek egin duen proiektua oso ona da. Kanpotik jokalari asko etorri dira, helburuak ere goian ibiltzekoak dira, baina abiatzea asko ari zaigu kostatzen«, dio Andonik. 

«Lehen eta Bigarren mailetan aritutako bat baino gehiago dauzkagu, baina hor gaude zuloan. Jokatzen ongi ari gara, gol aukera asko egiten ditugu, baina ez ditugu sartzen. Badakigu talde ona daukagula, ongi ari garela jokatzen, baina emaitzak falta zaizkigu. Seguru nago partida pare bat jarraian irabazten ditugunean, hortik gora joango garela, baina hori lortu beharra daukagu«, dio futbolari gipuzkoarrak.

Hemendik aurrera buruko lana ere garrantzitsua izango dela dio Idarramendik. «Hemen gaudenak ez gaude ohituta behean egoten. Ni ez naiz inoiz baldintza hauetan egon. Goian ibiltzeko bazaude eta behean sartzen bazara, badirudi beti gehiago kostatzen dela hortik irtetea, eta garbi daukat buruko lana egin beharra daukagula. Baina lehen esan bezala, garaipen pare bat iristen direnean joango gara, horren premia daukagu. Oraingo egoerak azken batean antsietate handia sortzen digu«, dio.

Girondins B, Stde Bordelais edo Angeluko Genets dira hor goian dabiltzanak, baina Andonik ez du uste inork Aviron baino gehiago direla erakutsi duenik. «Ez dut uste inork gu baino gehiago direla erakutsi duenik, baina azken batean emaitzak agintzen dute, eta garbi dago hor irabazten digutela«, dio.

Dauden lekuan egoteak nolabaiteko presioa ere eragiten duela onartzen du. «Azkenean hor dago guk geure buruari jartzen diogun presio hori, baina kanpoan ere garbi dago zerbait badagoela. Azken batean kanpotik horrenbeste jokalari ekarri, entrenatzaile berri on bat, eta taldea goian ibiltzeko egiten denean, eta behean baldin bagaude, normala da presio piska bat egotea«, dio.

Hego Euskal Herriko jokalari oso gutxi izan dira jokatzen Ipar Euskal Herrian, eta bakar horietakoa da Idarramendi. Horren arrazoiak zeintzuk izan daitezken ere garbi dauzka gipuzkoarrak.«Informazio falta. Ni honuntza Paxkal Elisaldegatik etorri nintzen, gaur egun Genetsen dagoen etazaina gaitik. Lagunak gara, talde batean baino gehiagotan jokatu genuen elkarrekin, eta haren bidez iritsi nintzen, baina honi buruz ez nekien ezer. Nahiz eta Hendaian bizi«.

Andoniren ustez, beranduegi iritsi zen Avironera. «Oso gustura nago hemen, eta beti esan izan dut, honen berri lehendik jakin izan banu, lehenago etorriko nintzela. Hemen ez daukazu kobratzeko arazorik, dirua badago, ongi zaintzen dira klubak, maila oso ona da. Alderaketak ez dira  errezak, baina une honetan Aviron Bigarren B edo Hirugaren mailen arteko maila batean dagoela esan genzezake. Zelaiak denak belarrezkoak eta onak dira«, dio. «Entrenatzaile tituloa atera dut, eta garbi daukat futbola utzitakoan hemen hasiko naizela entrenatzen, eta saiatuko naiz jokalari gipuzkoarrak honuntza ekartzen. Gipuzkoan azken batean Real Sociedaden, Eibarren edo Real Unionen bakarrik bizi daiteke futboletik, eta hemen aukera handiak daude. Futboletik bizitzeko adina dirudik ez badago, lana aurkitzen dizute, eta hori luxo bat da. Gipuzkoa eta Lapurdi ondoan daude, baina informazio falta dago«, dio Andoni Idarramendik.

Atezain handiak izan dira betidanik Urola erdian

Azkoitia eta Azpeitia dira Urola Bailarako erdian dauden bi herririk handienak, eta bietan izan dira eta daude futboleko etezain handiak. Horietako batzuk, gainera, Lehen Mailan jokatutakoak dira, bai gizonezkoen mailan, eta baita emakumezkoetan ere. Guztien artean Josetxo Arakistain da ezagunena, baina mailarik gorenean aritu dira baita ere Carlos Larrañaga, Juanin Zendoia eta Olatz Ieregi. Minuturik jokatu ez badute ere maila nagusiko taldeetan egon dira baita ere Iñaki Irure eta Joseba Aranguren.

Josetxo Arakistain:

Guztietan ezagunena, dudarik gabe, Josetxo Arakistain azkoitiarra da. Bera Gipuzkoako bi talderik nagusienetan  aritu da, Eibarren eta Real Sociedaden, eta azken talde honekin lortu zuen Lehen Mailan jokatzea. Bere maila latza izan zen, eta handik Real Madrid taldera joan zen. Madrildarrekin Europako Kopak irabazi zituen, eta Espainaiko selekzioarekin jokatzeko aukera izan zuen, eta baita Munduko Txapelketa ere, 1962ko Mundialean parte hartu, eta partida bat jokatu baitzuen. Madrildarrekin amaitu ostean, Elchen eta Castellonen ere jokatu zuen, eta azken talde honekin ateratako argazkia da behean doana.


Juanin Zendoia:

Azpeitiarra da Zendoia, eta herriko taldean inoiz aritu ez bazen ere, bere herrian oso maitatua da. Gazte mailan iritsi zen Realera eta maila guztiak pasatu zituen lehen taldera iritsi arte. Realean Arkonada, Urrutikoetxea edo Artola bezalako atezainekin aritu behar izan zuen, baina izan zuen lehen taldearekin partida bat baino gehiago jokatzeko aukera ere. Gero, handik Almeriara joan zen, Lehen Mailan jarraitzeko, eta ondoren Euskal Herrira itzuli zen, Alaves taldearekin Bigarren Mailan aritzeko. Handik berriro ere maila nagusira egin zuen jauzia Valladoliden jokatzeko. Gero, Orihuela eta Girona izan ziren bere taldeak, bere ibilbidea Anaitsunan amaitu zuen. Atotxan Realarekin jokatutako argazkia doa honen behean.


Carlos Larrañaga:

Denetean zaharrena bera da. 50. hamarkadan iritsi zen Alavesera, Anaitasunatik, azkoitiarra baita bera. Mendizorrotzako taldearekin urte bikainak igaro zituen, Lehen Mailan jokatuz, eta denboraldi bikainak osatuz. Urte haietan Lehen Mailan Alavesek denboraldi bikainak egin zituen azkoitiarra atezain zela. Horietako hamaikako bat doa behean. Eibar taldean amaitu zuen bere ibilbidea.


Olatz Ieregi:

Bera da Lehen Mailara iritsi den herri hauetako emakumezko atezain bakarra. Gainera, berak emakumezkoen mailako Gipuzkoako bi talde nagusietan, Realean eta Oiartzunen jokatu du, nahiz eta azken hauekin ezin izan zuen Lehen Mailara igotzea lortu. Lagun Onaketik iritsi zen Realera, eta gero Ingalaterran aritu ostean, Oiartzunen jokatu zuen Bigarren Mailan, areto futbolean, Azpeitiko taldean, bere ibilbidea amaitzeko. Argazkia Relarekin ateratakoa da.


Iñaki Irure

Azpetiarra da hau, nahiz eta honek ere ez zuen inoiz bere herriko taldean jokatu, oso gaztetan joan baitzen Zarautzera bizitzera. Realean orduko maila guztiak pasa eta lehen taldera iritsi zen, baina hemen ez zuen maila nagusian jokatzeko aukerarik izan. Gero Eibarrera joan zen, eta handik Betis taldera, baina andaluziarrekin ere Bigarren Mailan aritu zen. Ondoren Lasarteko Michelin taldearekin jokatu zuen, eta bere ibilbidea Zarautzen bukatu zuen. Argazkian, Michelin taldearekin agertzen da.

Joseba Aranguren:

Atezain azpeitiar honek maila soberan zuen Lehen Mailan jokatzeko, baina ez zuen minutu bakar bat ere jokatu. Tartean lesioak ere izan zituen, eta horrek ere dezente izorratu zuten. Realera oso gaztetan iritsi zen, eta maila guztiak pasatu ostean lehen taldera iritsi zen. Partida askotan izan zen ordezkoa, baina inoiz ez zuen jokatu. Ondoren, Pontevedra, Mollerusa eta Almeria izan ziren bere taldeak, bere ibilbidea Lagun Onaken amaitzeko. Argazkian Pontevedra taldearekin dago.


Enrique Larrañaga:

Atezain azkoitiar hau ere gaztetan iritsi zen Realera Anaitasunatik. Realeko bigarren talderarte iritsi zen, eta handik CD Logroñesera joan zen, urte batzuk Errioxako hiriburuan aritzeko, bai Hirugarren eta baita Bigarren Mailan ere. Handik Lagun Onakera etorri zen, eta Azpeitian urte asko eman zituen, eta hantxe amaitu zuen bere kirol bizitza, gero entrenatzaile lanetan jarraitzeko. Argazkian, Realeko bigarren taldearekin.


Anjel Serna:

Futbola eta eskubaloia uztartzen zituen atezain azpeitiar honek. Lekarozko eskolatik iritsi zen Realera. Gazte Mailara iritsi zen, eta gazte mailakoan eta Real Sociedad C taldeetan aritu zen, hirugarren taldean, alegia. Gero handik Lagun Onakera joan zen, eta futbola utzi eta eskubaloira pasatu uzen Arrateko atezaina bihurtzeko. Aragazkian Real Sociedad C taldearekin agertzen da.


Iñigo Odriozola:

Atezain azpeitiar hau Lagun Onaketik iritsi zen Realera. Gazte mailan aritu zen, Urrutikoetxea eta Zendoia lagun zituela. Etorkizun ikaragarria iragartzen zitzaion, baino ez zen gorago iristi. Berriro ere Lagun Onakera itzuli zen, eta han amaitu zuen bere ibilbidea. Argazkian Lagun Onakeko gazte mailako taldearekin agertzen da.



Andoni Bastarrika:

Lagun Onaken zebilela Gipuzkoako selekzioan ere jokatzen zuen, eta Realaren deia jaso zuen. Donostiarrekin aritu zen gazte mailan, eta handik Anaitasunara joan zen. Azkoitiarrekin denboraldi bikainak egin zituen, baina jarraian izandako bi lesio larriek futbola behar zuen baino askoz ere lehenago utziarazi zioten.


David Tejera:

Atezain azpeitiar honek futbola utzi berria du. Gaztetxoa zela iritsi zen Realera, eta Sanserarte aritu zen donostiarrekin. Handik berriro ere Lagun Onakera itzuli zen, urte asko bertan emateko. Behin Reala utzi zuenean lana aurkitu zuen futbolarekin uztartzeko, eta futboletik bizitzeko aukeraren bat edo beste izan bauzen ere, Azpeitian jarraitzea erabakli zuen. Orain Lagun Onakeko beteranoekin ari da. Argazkian Lagun Onakekin jokatzen zuenean agertzen da.


Mikel Ordiozola:

Kadete mailan iritsi zen Lagun Onaketik Realera, han bi urte egin eta Realak berarekin ez zuela kontatzen esan zion. Ondoren Lagun Onakera itzuli eta Azpeitiko beste taldean, Ikasberrin, amaitu zuen bere kirol ibilbidea.


Hodei Unanue:

Ez da Azpeitikoa ez eta Azkoitikoa ere, Zestoakoa da. Gauzak normal joan izan balira, gaur egun seguraski Lehen Mailako talderen baten jarraituko zuen jokatzen, baina giharretan izan zuen gaisaotasun arraro batek futbola utzi arazi zion. Umea zela iritsi zen Realera. Gipuzkoako  eta Euskadiko selekzioetan ere titularra zen, eta beste talde handi batzuetako arreta ere piztu zuen. Baina behin arazoa sortu edo agertu zenean, ebakunzta bat baino gehiago egin zizkioten, baina inoiz ez zen lehengoa izan. Gero, Lagun Onaken eta Zestoan jarraitu zuen, baina arazoak hor jarraitzen zuen, eta minek ez zioten futbolean jarritzen utzi. Atezain handi bat izango zen hau.


Inazio Otaño:

Etorkizun handia duen atezaina da hau. Gazte mailan joan zen Lagun Onaketik Realera, eta egun Real Unionen, Bigarren B Mailan, ari da jokatzen, Gipuzkoako beste talde handi batean. Gazte mailako aroa amaitu eta Realak ez zion jarraipenik eman, baina Lagun Onakekin beste bi denboraldi handi egin, eta ate asko zabaldu zaizkio. Eibarrek ere eraman nahi zuen, baina berriro Realak fitxatu du, eta Irungo taldeari utzi dio.


Iker Bastida:

Oso umetan iritsi zen Realera, eta etapaz etapa mailak igotzen joan da, eta une honetan gazte mailako lehen taldean ari da jokatzen. Itxaropen asko daude beregan jarrita. Bere aita ere atezaina izan zen Lagun Onaken, eta gazte mailan Gipuzkoako selekzioan ere aritu zen.


Unai Marrero:

Realera azkena iritsi den atezaina da, azpeitiarra baita. Oraindik kadetea da, azkeneko urtekoa, eta itxaropen handiak daude beregan jarrita. Atezain bikaina da, eta Realaz gain, Euskadiko selekzioan ere jokatzen du.









Eibarrek harrobia indartzen jarraitzen du



Gaur egun gizonezkoetan, Eibar, Real Sociedadengandik geroz eta gertuago dagoela garbi dago. Lehen taldeak maila berean daude, baina harrobia ere indartu du Eibarrek, kirol instalazioak ere hobetu eta hobetzen ari da, eta horrekin dudarik gabe Gipuzkoako futbolak irabazten du, une honetan herrialdeko bi talde mailarik gorenean egoteak, zalantzarik gabe, etorkizun ez oso luzean nabarituko dute herrialdeko gainerako taldeek ere.

Eibarren gabezia, ordea bere harrobian egon da. Gazte mailatik behera ongi egon da eta ongi dago, baina helduen mailatan konpondu behar izan du. 44-45 denboraldian sortu zuen aurreneko aldiz bigarren taldea  gazteei aukera emateko, Eibar Urko izenarekin, baina gerora talde hori gazte mailakoa izatera pasatu zen.

Hortik aurrera bigarren talde zehatzik ez du izan talde eibartarrak, eta hori konpondu nahian, 94-95 denboraldian sortu zuen Eibar B. Lurraldeko mailarik apalenean hasi eta Bigarren B Mailara iritsi zen. 2011-2012 denboraldian, ete lehen taldea Bigarren B Mailan zegoela, desagertu zen. Denboraldi hori bera oso ona izan zen bigarren taldearentzat, seigarren bukatu baitzuen.

Ez ziren Eibarren urterik onenak, eta une horretan bigarren taldearekin ez jarraitzea erabaki zuten. Garai horretan orain dauden lekuan egongo zirenik ez zuten inondik inora esperoko. Baina, gauzak erabat aldatu dira Ipurua aldean, eta orain Lehen Mailan egon da, bigarren talde bat behar zuten, eta pasa den urtetik Vitoria taldea bihurtu bigarren taldea. Hirugarren Mailan dago, baina helburua Bigarren B Mailara igotzea izango da. Talde horretako jokalari bat baino gehiago izan dira, gainera Lehen Mailan ere jokatzeko aukera izan dutenak. Azkenekoa, Markel Areitio atezaina.


Baina gazte mailatik Hirugarren Mailako bide hori askotan handia izaten da, eta horretarako hirugarren talde baten beharra zuten, eta aurten gorri-urdinek aurreneko aldiz helduen mailan hirugarren talde bat izango dute. Orain arte Urkomendi zen taldea, hemendik aurrera Eibar Urko izango da, eta ondorioz Eibarren hirugarren taldea. Zentzu guztietan, gainera, Urkomendi desagertu baita, eta gorri-urdinen ekipoa izango da hemendik aurrera. Eibarren hirugarren talde batek historian aurreneko partida, gainera, pasa den igandean jokatu zuen Zumaiakoaren aurka, Gipuzkoako Gorengoen Mailan, eta azkeneko minutuan izan baldin bazen ere, Eibarrek 2-1 irabazi zuen. Hortelano izan zen talde honen lehen gola lortu zuena.

Gazte mailan ere bi talderekin jarraitzen du, eta aurrenekoa Ohorezko Maila Nazionalean dauka. Urte askoan erdialdean edo beherago ibiltzen bazen ere, jadanik hasi da gora begira, eta maila horretan ere Realarekin, Osasunarekin eta Athleticekin lehiatzeko euren parean arazorik ez dutela erakusten ari dira.

Hemendik aurrera lanean jarraitzea besterik ez zaie geratzen. Ongi ereindakoak fruituak ematen ditu, eta Eibar horretan ari da. Proiektu bikaina dauka, eta hori betetzen ere primeran ari da. Gipuzkoako futbolak ere eskertuko du egiten ari dena, Gipuzkoan eta Gipuzkoatik kanpo ere eredu ari baita bihurtzen.











Real Sociedad C itzuli da



Real Sociedad C taldearen itzulera izan zen pasa den asteburuko futbol gipuzkoarreko berririk politenetakoa eta onenetakoa. Gipuzkoarren hirugarren taldea Hirugarren Mailan arituko da, Berioren lekua hartuz. Horren ostean, izen horrekin Realak lehen aldiz izango duela talde bat argitaratu eta entzun da behin baino gehiagotan, baina ez da horrela, Realak lehen ere izan baitu hirugarren taldea, Realaren izenarekin eta jantziekin.


Lehengo aldiz 52-53 denboraldian izan zuen. Ordurarte, senior mailan lehen taldea bakarrik zuen, eta urte horretan senior mailako beste bi talde atera zituen. Artean Sanse ere ez zegoen, eta aren aurrekoa zela esan daiteke urte horretan Real Sociedad Regional izenarekin aritu zena. Denboraldi horretan hirugarren taldea ere izan zuen, Real Sociedad Regional B izenarekin. Hirugarren talde honek, ordea, ez zuen jarraipen handiegirik izan, eta denboraldi horren amaieran desagertu zen. Esan beharrik ere ez dago. Gipuzkoako lurraldeko mailan aritu zela lehiatzen.

Baina urte batzuk beranduago, ordea, berriro ere lehian izan zen gipuzkoarren hirugarren taldea. 59-60 denboraldian itzuli zen, eta ordurako Sanse ere bazegoenez, Real Sociedad Regional izenarekin aritu zen, Gipuzkoako lurraldeko mailan jokatuz, eta bi denboraldi egin zituen, 60-61 denboraldian ere aritu baitzen. Gero desagertu egin zen, eta 2016-2017 denboraldian itzuli da Real Sociedad C izenarekin Hirugarren Mailan aritzeko.

Donostiarren hirugarren taldeak Berioren lekukoa hartu du. Beriorekin orain dela bi denboraldi lortu zuen akordioa, eta Realaren hirugarren taldea izatera, nolabait,  pasatu zen 2014-2015 denboraldian eta horela izaten jarraitu zuen 2015-2016 denboraldian ere. Entrenatu eta jokatu Zubietan egin arren, talde horretan bazeuden lehendik Beriok zituen jokalariak ere, eta Beriorenak eta Realaren gazteak nashatuta aritu zirela ere esan daiteke. Jantziak eta ikurra, ordea, Beriorenak ziren. Aurtengo denboraldian bai, hemendik aurrera dena Realarena da, baita izena, ikurrak eta koloreak ere. Aurretik, 2004-2005 eta 2005-2006 denboraldietan UPV taldearekin izan zuen akordioa eta nolabait bi denboraldi horietan Realaren hirugarren taldea izan zen, nahiz eta orduan ere UPV berak zituen jokalariak ere bazeuden, eta orduan ere koloreak eta ikurrak UPV-renak ziren. Bi urte eta gero akordioa apurtu zuten, eta bakoitzak bere bidetik jarraitu zuen.

Ralarena erabat berea izan den hirugarren taldeak bizitza laburra izan badu ere, eman ditu jokalari ezagun batzuk eta horietako bi Julio Marieta eta Anjel Serna dira, biak atezainak. Aurrenekoa Realeko lehen taldera iritsi zen, eta bigarrena, berriz, futbola utzi eta eskubaloian aritu zen gero, Arrate taldeko atezain titularra bihurtuz.

¨60-61 denboraldian aritu nintzen Realaren hirugaren taldean, Real Sociedad Regional zuen izena. Nik Añorgan jokatzen nuen, eta Gipuzkoako finala jokatu genuen Deportes Elizondoren aurka, Oraingo Lengokoak denaren aurka. Atoxan izan zen, eta badirudi nire jarduna gustatu zitzaiola Realari eta fitxatu ninduen. Sanse orduantxe igo zen Bigarren Mailara. Ni Real Sociedad Regionalen jokatzen hasi nuen denboraldia, baina dozena erdi bat partida jokatu nituen. Gero, Sansera igo ninduten, eta denboraldiaren amaieran lehen taldera¨gogoratzen du Julio Marietak.

Anjel Serna azpeitiarrak, berriz, bi urte egin zituen talde zuri-urdinean, eta gazte mailakoa eta hirugarren taldea tartekatu zituen lehen urtean. ¨Lekaroztik etorri nintzen. Lehen urtean gazte mailan, eta baita hirugarren taldean, Real Sociedad Regionalen, jokatu nuen, nahiz eta azken honetan gutxi jokatu nuen. Bigarren urtean, bai, asko jokatu nuen hirugarren taldean. Garai hartan futbola eta eskubaloia uztartzen nituen, eta Realaz gain, Mundaizen ere jokatzen nuen eskubaloian. Realarekin bere entrenamenduetara eta partidetara joan behar genuen. Hortik aurrera nahi genuena egin genezakeen, ez zigun inoiz eskubaloian jokatzeko debekurik jarri. Gero Lagun Onaken beste bi urte egin niten, eta ondoren eskubaloian bakarrik aritu nintzen¨ gogoratzen du Anjelek.

Dudarik gabe, Real Sociedad C izatea berri oso ona da Realeko gazteentzat, eta orokorrean Gipuzkoako futbolarentzat, donostiarrek hirugarren talde bat izatea helduen mailan premaizkoa baitzen. Orain, badirudi Eibarrek ere bide bera jarraitu dezakela, eta etorkizunean herrialdeko bi talde nagusien lan handi hau nabarituko da Gipuzkoan. Lehen, Realaren hirugarren taldeek bizimodu oso laburra izan zuten, oraingoak luzea izatea espero dute futbol zale guztiek, aurrez aipatu bezala, Gipuzkoako futbolarentzat garrantzitsua baita.










Gurpildun aulkian ere jokatu daiteke errugbian




XIII ko errugbia edo League Rugby izenarekin ezagutzen dena oso ezezaguna da Euskal Herrian, nahiz eta  betiko errugbiak bezainbeste urte badituen, mende bat baino gehiago. Hasi ere batera egin ziren, eta hastapen haietan gauza bera zen, baina badira 100 urte baino gehiago banandu zirela ere. Orduan XIIIkoa profesionala izatera pasatu zen, eta besteak amateur izaten jarraitu zuen. Arautegia ere ezberdina dute bi errugbi mota hauek, eta antolakuntzan ere ez daukate zer ikusirik, bi federazio ezberdinek kudeatzen dituztelako. Hala ere, hamabostekoa azkoz ere azkarrago eta gehiago hedatu zen, eta gaur egun gehien ikusten den kiroletako bat da. Hamahirukoa orain ari da hedatzen, baina. oso poliki. Gaur egun, hamabosteko errugbia ere profesionala da.

XIIIkoan Euskal Herrian izan ziren taldeak, eta onak ere bai, baina urte asko dira desagertu zirela. Gaur egun Rugby Leaguen jokatzen ari den bakarra Aingirak taldea da, eta eurak gurpildun aulkian jokatzen dute. Lapurtarrak dira. ¨hasiera batean Basque XIII izenarekin hasi nahi genuen, Euskal Herriak XIIIko errugbian izan zuen talde ospetsuaren izenarekin, baina oraindik Federazioan baja eman gabe dagoenez, ezin izan genuen izen hori hartu, eta Aingirak Euskadi jarri genion taldeari izena¨, dio Christophe Coahantek, taldeko zuzendaritzako kideak.

Gurpildun aulkian errugbia egiteko aukerak ditu hamahiruko federazioak, baita hamabostekoak ere, baina ezberdintasun handiak dituzte. ¨Hamahirukoan gerritik behera zerbait falta zaienak aritzen dira. baina talde bakoitzean egon daitezke inongo arazorik ez duten bi jokalari ere, haiek ere gurpildun aulkian eta besteen baldintzetan jokatuz, noski. Hamabostekoan, berriz, paraplejiaren bat dutenak aritzen dira¨, dio lapurtarren zuzendaritzako kideak.

Noski, gurpildun aulkian ezin dute zelai batean jokatu, eta kiroldegietan jokatzen dute. Talde bakoitzean bost jokalarik jokatzen dute hasieratik, eta klub guztiak mistoak dira, neskez eta mutilez osatutakoak dira. Aingirak taldea Elite Mailan ari da, mailarik gorenean, eta bere partidak Baionan jokatzen baditu ere, entrenamenduetako lekuak aldatuz joaten dira eta Baionan, Biarritzen eta Angelun egiten dituzte. Arautegia ere, gurpildun aulkian jokatzeak dituen baldintzetara egokituta dago.

Mailarik gorenean aritzeko zailtasunak, ordea, geroz eta handiagoak dira. ¨Talde batzuk profesionalak edo erdi profesionalak dira, eta gu aldiz, erabat amateurrak gara. Badira atzerritarrak ekartzen dituzten taldeak ere, baina gure jokalari guztiak Euskal Herrikoak dira, ia denak Lapurdikoak¨, dio Christophek.

Jendeak ere gustuko du kirol hau, eta bataz beste 500 ikusle inguru izaten dituzte etxeko partidetan. Denboraldia azaroaren hasieran hasiko dela uste dute, baina oraindik egutegirik ez dute. ¨Kirol hauekin beti gertatzen den bezalaxe, federazioak ez ditu oso kontuan hartzen, askotan gutxietsita izaten gara, eta gu ere horrela ikusten gara´, kexatzen dira lapurtarrak.

Oraindik dezente falta da demboraldia hasteko, baina ekipoa lanean hasita dago. Lan fisikoa egiten ari dira denboraldiaren hasierara ongi iristeko. Zortzi talde daude Elite Mailan, eta iaz bi talde utzi zituzten atzetik. Aurtengo helburua ere hori izango da, nahiz eta aurrerago sailkatzen ere saiatuko diren.

Hamahiruko errugbia Euskal Herrian itsastea, berriz zaila ikusten dute Aingirakoek. ¨Guk aulkidun gurpilekin jarraituko dugu baina zelaikoa ikustea zaila da. Hemen hamabostekoa oso txertatuta dago, eta jendeak hura ikusi nahi du, nahiz eta hamahirukoa oso ikusgarria den¨, dio Coahantek.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina