2013(e)ko abenduaren 26(a), osteguna

KRONIKAK:

LAGUN ONAK 2 RETUERTO 0

LAGUN ONAK: Errasti, Egaña, Tena, Goikoetxea, Zelihueta, Salvador, Josu Aranburu, Elustondo (Otamendi, 69.min), Iparragirre (Olabarria, 82.min), Zabala (Obiang, 72.min) eta Abasolo.

RETUERTO: Xabi, David, Elgezabal, Urtzi (Gorka, 54.min), Josu, Santoi, Adrian, Xabi Lopez, Sarramian, Antxon (Gontzal, 63.min) eta Jon (Ruiz, 75.min).

EPAILEA: Gonzalez. Gorkak, Urtzik eta Elgezabalek, guztiak ere Retuertokoak, ikusi dute txartel horia.

GOLAK: 1-0, 24.min: Zabala. 2-0, 26.min: Abasolo.

GORABEHERAK: 400 ikusle Garmendipen.

Lagun Onakek garrantzi handiko hiru puntu eskuratu ditu, eta beheko postuetatik ihes egiten ari da. Ezin esan gaurkoa neurketa handia izan denik, baina azpeitiarrek ongi merezita irabazi dute. Lehen zatiaren erdian egin dituzte bi golak, bi minututan. Lehenengoan Zabalak amaiera bikaina eman dio bakarkako jokaldiari, eta bi minutu geroago Abasolok area barruan baloi bat harrapatu eta ez du barkatu. Berak izan du gero beste bat egiteko ere aukera, baina ez du asmatu. Bigarren zatian ia amaierara arte ez da ezer gertatu, baina Obiangen zelairatzeak beste itxura bat eman dio  partidari, Ekuatore Gineakoak min handia egiten baitu. Azken minutuan, berak egindako jokaldi bikain baten ostean, Josu Aranburuk baloia zutoinera bota du.



ABENDUAREN 28 ETA 29KO ORDUTEGIAK ETA EMAITZAK:

FUTBOLA:
HIRUGARREN MAILA:
Abenduak 28, 18.15, Durango 3 Balmaseda 1
Abenduak 28, 18.15, Leioa 2 Beasain0
Abenduak 28, 18.30, Arenas 4 Oiartzun 1
Abenduak 29, 11.30, Baskonia 3 Alaves B 1
Abenduak 29, 11.30, Portugalete 0 Bermeo 0
Abenduak 29, 15.45, Amurrio 0 Pasaia 4
Abenduak 29, 16.30, Elgoibar 0 Zamudio 0
Abenduak 29, 17.00, Zalla 1 Santutxu 1
Abenduak 29, 17.00, Lagun Onak 2 Retuerto 0
Abenduak 29, 17.00, Gernika 2 Sodupe 0

Abenduak 29,

2013(e)ko abenduaren 20(a), ostirala

KRONIKAK:

FUTWALLA:

LEABURU B 2 BEIZAMA 0

LEABURU B: Garcia.

BEIZAMA: Leunda.

EPAILEA: Uria.

PARTZIALAK. 10-5 eta 10-6.

Beizamak hirutik hiru galdu ditu Gipuzkoako Buruz Buruko Txapelketan, eta garbi dago opariak eginez gero, ez dagoela irabazterik. Gaur gaizki hasi da, eta ez du asmatu horri bueltarik ematen. Lehen jokoan saketik huts egin du, eta errestoan  ez du asmatu. Bigarrengoan aukera gehiago izan ditu, baina unerik garrantzitsuenean huts egin du, eta horrela ezin da irabazi.


FUTBOLA:

KETA 1 BERGARA 0

KETA: Aranburu, Nogales (Olazabal, 60.min), Del Rey, Zaldua (Martínez, 64.min), Aizpurua, Garmendia (Idiakez, 69.min), Mujika, Arregi, Irijalba (Navarro, 53.min), Pajares (Uzkudun, 83.min) eta Eizagirre.

BERGARA: Soto, Crespo, Elorriaga (Oregi, 77.min), Nafarrete, Urrutia, Beitia (Santamaría, 84.min), Macho (Ilzarbe, 80.min), Aranburu, Ibarluzea, Baltzategi eta Hernandez (De Benito, 89.min).

EPAILEA: Pajares. Etxekoen aldetik Pajaresek, Irijalbak, Arregik, Martinezek eta Aizpuruak ikusi dute txartel horia, eta kanpotarren aldetik, berriz, Crespok, Alonsok, Elorriagak eta Ibarluzeak. Bergarako Baltzategi egotzi du txartel gorri zuzenarekin.

GOLA: 1-0, 70.min: Del Rey.

Ketak garrantzi handiko garaipena eskuratu du Bergararen aurka, eta jaitsierako postuetaik apur bat ihes egiteko balio zian dio. Etxekoak hobeak izan dira eta merezita irabazi dute, gol bikain bat lortuz, Del Reyk faltatik zuzenean egin baitu.



BETI GAZTE 3 ZARAUTZ 1

BETI GAZTE: Martin, Otxoteko (Lopez de Tomas, 87.min), Etxegarai, Iantzi, Olaizola, Saralegi (Abui, 87.min), Maia, Etxebeste (Arriola, 76.min), U.Gurrutxaga, Sanjurjo (Flores, 81.min) eta I.Gurrutxaga.

ZARAUTZ: Jaka, Urdangarin, Aizpurua, Ahedo, Ferradas, Azkoaga (Zangitu, 68.min), Zubielki, Cachafeiro (Petxarroman, 75.min), Iriarte (Barandiaran, 79.min), Iribar eta Vega (Aranzeta, 85.min).

EPAILEA: Anduaga. Etxekoen aldetik Sanjurjok, Etxebestek eta Floresek ikusi zuten txartel horia, eta kanpotarren aldetik, berriz, Cachafeirok eta Zubielkik.

GOLAK: 1-0, 60.min: Saralegi. 1-1, 66.min: Vega. 2-1, 65.min: Otxoteko. 3-1, 80.min: I.Gurrutxaga.

Merezi ez zuen astindua jaso du Zarautzek Lesakan, eta sailkapeneko azken postuan jarraitu beharko du. Lehen zatia golik gabe amaitu da, eta Zarautzek berehala erantzun dio etxekoen lehen golari, baina ezin izan du beste biekin gauza bera egin.


ANAITASUNA B 0 LAZKAO 0

ANAITASUNA B: Aizpuru, Zulaika, Zubizarreta, Landa (Azkoiti, 78.min), Sorazu, Zinkunegi (Goenaga, 65.min), Lopetegi, Otaño (Elortza, 62.min), Korta, O.Aranberri (Sudupe, 71.min) eta Elduaien (Arribas, 81.min).

LAZKAO: Gartzi, Garmendia, Xabi, Julen, Azurmendi (Abdesamar, 81.min), Altuna (Manex, 68.min), Eneko (Unda, 65.min), Naldaiz, Soto, Gaizka (Miguel, 78.min) eta Unai (David, 89.min).

EPAILEA: Garin. Sotok, Julenek, Enekok eta Miguelek ikusi dute txartel horia, guztiak ere Lazkaokoak.

Anaitasuna B taldeak ezin izan du Lazkao mendean hartu, eta azkenean puntua ontzat eman daiteke, aukerarik onenak kanpokoenak izan baitira. Lehen zatian goierritarrak hobeto ibili dira eta bi aukera garbi izan dituzte aurretik jartzeko, horietako bat, langan jo du, eta bestean atzelari batek atera du. Bigarren zatian ere gauzak ez dira gehiegi aldatu, eta kanpokoek izan dituzte aukerarik onenak, baina ez dute asmatu, eta azkenean ia Anaitasunak irabazi du, neurketa amaitzeko lau minutu falta zirela, Arribasen jaurtiketa bat, atzelari batek atera baitu atepetik.
 

ORDIZIA 1 ZESTOA 2

GOLAK: 0-1, 55.min: Astiazaran. 1-1, 75.min: Didaka. 1-2, 90.min: Arrieta.

GORABEHERAK: 150 ikusle.

Zestoak garaipen garrantzitsua lortu du Ordizian, eta amaierako emaitza motza izan da. Izan ere bukaeran behar zuena baino gehiago sufritu du. Zestoarrak askoz ere gehiago izan dira eta ongi merezitako garaipena lortu dute. Lehen zatian lau edo bost aukera garbi izan dituzte, baina atzean egindako huts batek ia gola eman dio Ordiziari. Bigarren zatian gauzak bide beretik jarraitu dute eta azkenean Astiazaranek aurreratu ditu zuri-beltzak. Bigarren gola egiteko aukera ugari izan dituzte, baina berriro ere huts egin dituzte, eta kontraeraso batean Didakak berdindu du. Gauzak okerren orduan jarri dira, Ordizia bigarren golaren bila joan baita, baina Arrietak bigarrena egin du, eta Zestoak urrezko hiru puntu eraman ditu.


OIARTZUN 0 LAGUN ONAK 0

OIARTZUN: Zelaia, Iraola, Txabarri, Loperena, Olasagasti, Enekoitz, Eñaut, Fernández, Lasarte (Ander, 86.min), Ioritz, Muguruza eta Lapazaran (Bello, 67.min).

LAGUN ONAK: Errasti, Olaberria, Egaña, Zelihueta, Salvador, Julen Aranburu (Zabala, 80.min), Josu Aranburu, Otamendi, Elustondo (Goikoetxea, 52.min), Uribarren (Iparragire, 73.min) eta Abasolo.

EPAILEA: Mardones. Etxekoen aldetik Eñautek, Fernandezek, Txabarrik, Enekoitzek eta Muguruzak ikusi dute txartel horia, eta kanpotarren aldetik, Julen Aranburuk, Elustondok, Uribarrenek eta Abasolok.

GORABEHERAK: 300 ikusle.

Lagun Onakek garrantzi handiko puntua eskuratu du mailari eusteko borrokan izango duen aurkari zuzen baten aurka. Partida ez da ona izan, aukerak ere gutxi izan dituzte, biek erakutsi baitute galtzeko beldurra, eta amaieran puntu banaketa ontzat eman daiteke.




OSTADAR 0 ANAITASUNA 5

OSTADAR: Fran, Garcia, Aristondo, Ganis, Alex, Pielago, Beñat, Manero, Erik, Iñigo eta Paino.

ANAITASUNA: Astigarraga, Godoi (Zulaika, 86.min), Ribera, Murua (Aizpurua, 66.min), Eskurtza (Larrar, 68.min), Unai, Artetxe (Artetxe, 46.min), Artzallus (Esnal, 82.min), Aramendi, I.Aranberri eta Arabaolaza.

EPAILEA: San Martin.

GOLAK: Ribera, I.Aranbarri, Artzallus, Arabaolaza eta Esnal.

GORABEHERAK: 200 ikusle.

Anaitasunak astindu ederra eman dio Ostadarri, eta markagailua motz geratu da. Riberak aurreratu du talde azkoitiarra faltatik gol bikaina sartuz. Hortik aurrera ere gorrixek gehiago izan dira, eta gol aukera ugari izan dituzte, tartean bi baloi langara bota dituzte. Atsedenera joan aurretik Aranberrik lortu du bigarrena. Bigarren zatian ez da ezer aldatu, eta kanpokoak askoz ere gehiago izan dira, beste hiru gol lortuz, nahiz eta gehiago egiteko aukerak ere egin dituzten.


LAGUN ONAK B 0 TOLOSA 0

Azpeitiarrek ez dute bururik altxatzen. Pasa den astean Bergaran irabazi ostean, bazirudien gora begira hasteko moduan izango zirela, eta are gehiago partida hasi eta berehala gola lortu dutenean, baina ez da horrela izan. Tolosa gehiago izan da, eta atsedenera joan aurretik Lagun Onaken ibilitako Blancok egin du berdinketa. Bigarren zatian gauzak primeran jarri zaizkio talde azpeitiarrari, Tolosa bat gutxiagorekin geratu baita, baina partida amaitzeko sei minutu falta zirenean, bigarrena egin dute, eta Lagun Onak ezer egiteko aukerarik gabe geratu da.



ARETO FUTBOLA:

ANOETA 5 AIZARNAZABAL 0

ANOETA: Roteta, Zabala, Dorronsoro, Luloaga eta Azurmendi-hasierako bostekoa-, Mate, Urkola, Davila, Sarasua eta Merino.

AIZARNAZABAL: Larrarte, Salegi, Etxabe, Peñagarikano eta Peña-hasierako bostekoa-, Aizpuru eta Castillo.

EPAILEA: Giraldo. Aizarnazabaleko Peñagarikanok ikusi du txartel horia.

GOLAK: 1-0, 8.min: Zabala. 2-0, 10.min: Urkola. 3-0, 13.min: Davila. 4-0, 27.min: Sarasola. 5-0, 44.min: Dorronsoro.

GORABEHERAK: Abrahan Olano kiroldegiko harmailen hiru laurdenak bete dira.

Aizarnazabalek ez du ezer egiteko aukerarik izan, oso talde on baten aurka. Lehen zatian lau gol egin ditu talde more-urdinak, horietako hiru bikainak, eta partida maldan gora jarri diote Urola bailarako taldeari. Bigarren zatian beste gol eder bat egin du Anoetak, neurketa erabakita utziz. Aizarnazabalek izan ditu golen bat edo beste egiteko aukerak, baina ez du asmatu kanpoko Roteta atezainaren aurrean.




ABENDUAREN 19, 20, 21 ETA 22KO ORDUTEGIAK ETA EMAITZAK

FUTBOLA:
HIRUGARREN MAILA:
Abenduak 20, 19.45, Zamudio 3 Amurrio 0
Abenduak 20, 20.00, Sodupe 1 Zalla 1
Abenduak 21, 12.00, Bermeo / Elgoibar
Abenduak 21, 15.30, Oiartzun 0 Lagun Onak 0
Abenduak 21, 15.45, Alaves B 2 Arenas 0
Abenduak 21, 16.30, Pasaia 1 Baskonia 1
Abenduak 21, 17.00, Beasain 1 Portugalete 2
Abenduak 22, 11.15, Santutxu 0 Leioa 1
Abenduak 22, 16.15, Balmaseda 0 Gernika 3
Abenduak 22, 18.15, Retuerto 1 Durango 2
OHOREZKO MAILA:
Abenduak 20, 20.30, Lagun Onak B 1 Tolosa 2
Abenduak 21, 10.30, Ostadar 0 Anaitasuna 5
Abenduak 21, 12.30, Baskonia 0 Aloña Mendi 1
Abenduak 21, 14.00, Berio 2 Turing 1
Abenduak 21, 15.30, Real Union B 0 Aretxabaleta 1
Abenduak 21, 15.45, Antzuola 1 Hondarribia 1
Abenduak 21, 16.30, Aurrera Ondarroa 2 Hernani 2
Abenduak 22, 16.30, Beti Gazte 3 Zarautz 1
Abenduak 22, 17.00, Keta 1Bergara 0
GORENGOA:
Abenduak 21, 11.00, Ikasberri 2 Amaikak Bat 1
Abenduak 21, 16.00, Ilintxa 2 Zumaiako 2
Abenduak 21, 16.30, Ordizia 1 Zestoa 2
Abenduak 21, 16.30, Urola 1 Eibartarrak 0
Abenduak 21, 16.30, Mondragón 0 Soraluze 2
Abenduak 21, 16.30, Elgoibar B 3 Mutriku 4
Abenduak 21, 16.30, Tolosa B 3 Orioko 0
Abenduak 22, 16.30, Anaitasuna 0 Lazkao 0
LEHEN ERREJIONALA:
Abenduak 21, 15.30, Zarautz B 2 Urola B 1
Abenduak 21, 16.00, Zestoa B 0 Keta 2
Abenduak 21, 16.30, Mutriku B 6 Alle Punta 1
Ikasberri B, atseden

ARETO FUTBOLA (FIFA):
HIRUGARREN MAILA:
Abenduak 21, 12.00, Buruntza 7 Villabona 2
Abenduak 21, 12.30, Inter 4 Mallabia 3
Abenduak 21, 16.30, Santurtzi 4 Soloarte 2
Abenduak 21, 17.00, Uxoa 6 Hirukide 7
Abenduak 21, 18.00, Bilbo 5 Elorrioko 3
Abenduak 21, 18.00, Laskorain 1 Aurrera Vitoria 5
Abenduak 21, 18.15, Sasikoa 3 Goierri 7
Zarautz, atseden
LEHEN ERREJIONALA:
Abenduak 19, 19.30, Anaitasuna 3 Gure Txokoa 1
Abenduak 19, 21.00, Euskalduna 3 Oiartzun 3
Abenduak 20, 20.30, Hirukide B 3 Boabas 3
Abenduak 20, 21.45, Gamon 1 Bilkoin 9
Abenduak 20, 21.45, Allerru 5 Isu 3
Abenduak 22, 12.00, Zaldibi 4 Aretxabaleta 3
Barrantol, atseden
BIGARREN ERREJIONALA:
Abenduak 20, 20.30, Makax 4 Villabona B 3
Abenduak 20, 20.30, Gamon B 4 Laskorain C 3
Abenduak 20, 20.30, Bikutz 5 Denak 3
Abenduak 20, 21.30, Ferreres 4 Power Rangers 1
Abenduak 20, 22.00, The Nest 12 Samaniego 0
Abenduak 20, 22.30, Beti Ona 2 Inter 5
Abenduak 21, 11.30, Anaitasuna B 3 Azpeitiko 6
HIRUGARREN ERREJIONALA:
Abenduak 19, 21.00, Ataun 9 Gamon D 1
Abenduak 20, 21.45, Anoeta 5 Aizarnazabal 0
Abenduak 21, 16.00, Bilkoin B 7 Goierri B 2
Abenduak 21, 17.00, Mondrate 9 Idiazábal 4
Abenduak 21, 18.00, Orioko 4 Gamon C 3
Abenduak 22, 11.30, Iurre 8 Donibane 1
Arrikitaun, atseden

ARETO FUTBOLA (AMF):
ALEBINAK:
Abenduak 20, 16.30, Igeldo 2 Ikaztegieta 6
Abenduak 20, 18.30, Txalburuk 9 Ikaztegieta-Baliarrain 1
Abenduak 20, 18.30, Bidania-Goiatz 6 Lizartza-Orexa 6
Leaburu, atseden

FUTWALLA:
BURUZ BURUKOA:
Abenduak 22, 10.30, Leaburu B 2 Beizama 0
Abenduak 22, 11.30, Leaburu A 2 Ikaztegieta 1