2013(e)ko abenduaren 26(a), osteguna

KRONIKAK:

LAGUN ONAK 2 RETUERTO 0

LAGUN ONAK: Errasti, Egaña, Tena, Goikoetxea, Zelihueta, Salvador, Josu Aranburu, Elustondo (Otamendi, 69.min), Iparragirre (Olabarria, 82.min), Zabala (Obiang, 72.min) eta Abasolo.

RETUERTO: Xabi, David, Elgezabal, Urtzi (Gorka, 54.min), Josu, Santoi, Adrian, Xabi Lopez, Sarramian, Antxon (Gontzal, 63.min) eta Jon (Ruiz, 75.min).

EPAILEA: Gonzalez. Gorkak, Urtzik eta Elgezabalek, guztiak ere Retuertokoak, ikusi dute txartel horia.

GOLAK: 1-0, 24.min: Zabala. 2-0, 26.min: Abasolo.

GORABEHERAK: 400 ikusle Garmendipen.

Lagun Onakek garrantzi handiko hiru puntu eskuratu ditu, eta beheko postuetatik ihes egiten ari da. Ezin esan gaurkoa neurketa handia izan denik, baina azpeitiarrek ongi merezita irabazi dute. Lehen zatiaren erdian egin dituzte bi golak, bi minututan. Lehenengoan Zabalak amaiera bikaina eman dio bakarkako jokaldiari, eta bi minutu geroago Abasolok area barruan baloi bat harrapatu eta ez du barkatu. Berak izan du gero beste bat egiteko ere aukera, baina ez du asmatu. Bigarren zatian ia amaierara arte ez da ezer gertatu, baina Obiangen zelairatzeak beste itxura bat eman dio  partidari, Ekuatore Gineakoak min handia egiten baitu. Azken minutuan, berak egindako jokaldi bikain baten ostean, Josu Aranburuk baloia zutoinera bota du.



ABENDUAREN 28 ETA 29KO ORDUTEGIAK ETA EMAITZAK:

FUTBOLA:
HIRUGARREN MAILA:
Abenduak 28, 18.15, Durango 3 Balmaseda 1
Abenduak 28, 18.15, Leioa 2 Beasain0
Abenduak 28, 18.30, Arenas 4 Oiartzun 1
Abenduak 29, 11.30, Baskonia 3 Alaves B 1
Abenduak 29, 11.30, Portugalete 0 Bermeo 0
Abenduak 29, 15.45, Amurrio 0 Pasaia 4
Abenduak 29, 16.30, Elgoibar 0 Zamudio 0
Abenduak 29, 17.00, Zalla 1 Santutxu 1
Abenduak 29, 17.00, Lagun Onak 2 Retuerto 0
Abenduak 29, 17.00, Gernika 2 Sodupe 0

Abenduak 29,

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina