2014(e)ko urtarrilaren 2(a), osteguna

KRONIKAK:

FUTBOLA:

 
ORIOKO 1 ANAITASUNA B 1

ORIOKO: Requejo, Alonso, Exposito, Iturralde, Ruiz, Urdangarin, Miralles, Gonzalez, E. Solabarrieta, J.Solabarrieta eta Areizaga. Bilbao, Bellido, Etxeberria eta Arruti ere aritu dira.

ANAITASUNA B: Aizpuru, Zulaika, Zubizarreta, Landa, Sorazu, Korta, Zinkunegi, Elortza, Lopetegi, Elduaien eta Pastrain. Sudupe, O.Aranbarri, Azkoitia, Goenaga eta Arribas ere aritu dira.

GOLAK: 0-1, 15.min: Landa. 1-1, 41.min: J.Solabarrieta.

GORABEHERAK: 300 ikusle.

Anaitasuna B taldeak gehiago merezi izan du Orion, baina bukaera eskatuz amaitu dute partida. Aurreneko zatian nagusi zian dira eta berahala aurreratu dira markagailuan. Gero ere neurketa kontrolpean izan dute, baina atsedenera joateko lau minutu falta zirela, Solabarrieta beteranoak lortu du berdinketa. Bigarren zatian ere azkoitiarrak nagusi izan dira, eta bederatzigarren minutuan bigarrena egiteko aukera paregabea izan dute, penalti bat izan baitute alde, baina Elortzak kanpora bota du. Azkeneko minutuetan oriotarrek aurrera egin dute, eta hiru aukera garbi izan ditutze, hortxe izan baititutze partidako minuturik onenak, baina markagailua ez da gehiago mugitu.



TOLOSA 2 KETA 1

TOLOSA: Ruben, Unai, Ioritz, Ion, Ander (Elorriaga, 57.min), Xabi Diez (Fuentes, 70.min), Gurrutxaga, Mario (Segurola, 80.min), Valor (Martinez, 75.min) eta Blanco.

KETA: Aranburu, Irijalba, Eizagirre, Del Rey, Pajares, Navarro (Olazabal, 75.min), Alex, Martínez (Uzkudun II, 80.min), Nogales, Zumeaga eta Arregi (Garmendia, 84.min).

EPAILEA: Olaizola. Etxekoen aldetik Ioritzek, Anderrek eta Segurolak ikusi zuten txartel horia. Ioritzek bi ikusi zituen, bigarrena 91.min.

GOLAK: 1-0, 9.min: Valor. 1-1, 25.min: Navarro. 2-1, 52.min: Blanco.

GORABEHERAK: 150 ikusle.

Ketak gehiago merezi zuen Tolosan, baina amaieran esku hutsik itzuli zen etxera. Urdinak oso azkar aurreratu ziren, baina getariarrek azkar berdindu zuten. Bigarren zatian Blancok sartutako golak erabaki zuen.



ZARAUTZ 2 REAL UNION B 0

ZARAUTZ: Jaka, Urdangarin, Aizpurua, Ahedo, Ferradas, Arriola, Zubielki, Petxaroman (Cachafeiro, 75.min), Iriarte (Arriola, 80.min), Iribar eta Vega (Aranguren, 86.min).

REAL UNION B: Capilla, Petriarte (Renovales, 61.min), Urbieta, Gomez, Granado, Etxeberria, Azpirotz (Sánchez, 66.min), Sánchez II (Martin, 61.min), Gorriz, Merlou eta Zeberio.

EPAILEA: Palencia. Etxekoen aldetik Arriolak eta Cachafeirok ikusi zuten txartel horia, eta kanpotarren aldetik, berriz, Zeberiok, Granadok, Azpirotzek eta Gorrizek.

GOLAK: 1-0, 42.min: Iribar. 2-0, 60.min: Urdangarin.

GORABEHERAK: 200 ikusle.

Zarautzek behar zuen garaipena azken postutik irteteko, eta amaieran lortu zuen. Zarauztarrak askoz ere gehiago izan ziren berdegunean, eta ongi merezitako garaipena eraman zuten.




ANAITASUNA 3 LAGUN ONAK B 0

ANAITASUNA: Astigarraga, Godoi, Ribera, Murua, Badiola (Tomao, 88.min), Unai, Artetxe, Aramendi (Sagarzazu, 90.min), Artzallus (Esnal, 65.min), Arabaolaza (Beitia, 79.min) eta I.Aranbarri (Mendizabal, 85.min).

LAGUN ONAK B: Diez, Exposito (Paz, 74.min), Orbegozo, J.Gorostola, Albizuri, Nuñez (Arrue, 59.min), Gorostola, Aizpurua, Soto (Odriozola, 64.min), Lur Etxeberria (Jon, 84.min) eta Alberdi.

EPAILEA: Uharte. Etxekoen aldetik Godoik eta Artetxek ikusi dute txartel horia, eta kanpotarren aldetik, Gorostolak eta Expositok. Albizuri azpeitiarra egotzi du txartel gorri zuzenarekin (77.min).

GOLAK: 1-0, 35.min: I.Aranbarri. 2-0, 78.min: Esnal. 3-0, 82.min. I.Aranbarri.

GORABEHERAK: 600 ikusle Txerloian.

Anaitasunak eraman du Azkoitiko derbia, baina emaitza engainagarria izan daiteke, azpeitiarrek ez baitzuten horrela galtzerik merezi.  Lehen zatia kaskarra izan da, baina eguraldiak ere ez du asko lagundu. Aranbarrik baliatu du etxekoen golerako aukera bakarra, eta ondorengo jokaldian Lagun Onakek berdinketa izan du oinetan, baina Alberdiren jaurtiketa kanpora joan da. Bigarren zatia hobea izan da. Kanpokoek aurrera egin dute, eta izan dituzte aukerak, baina partida amaitzeko oren laurden eskas falta zela Albizurik  txartel gorria ikusi du, eta ondorengo jokaldian Esnalek bigarrena egin du. Partida Aranbarrik utzi du hirugarren golarekin erabakita, baina Ipintzak zuzentzen dituen mutilek izan dituzte golerako aukera batzuk, baina ez dute asmatu, eta Anaitasuna bezalako talde handi baten aurka barkatzen denean, ez dago irabazterik, ez eta berdintzerik ere.



LAGUN ONAK 2 BALMASEDA 0

LAGUN ONAK: Errasti, Egaña, Tena, Zelihueta, Goikoetxea, Salvador, Julen Aranburu, Josu Aranburu (Otamendi, 78.min), Uribarren (Iparragirre, 87.min), Zabala (Elustondo, 79.min) eta Abasolo.

BALMASEDA: Iban, Larri, Retes, Urbano, Santi, Oti, Goti (Mario, 65.min), Txemi (Agustin, 72.min), Zarate, Vicky eta Intxausti (Lanza, 65.min).

EPAILEA: Perez. Etxekoen aldetik Tenak, Egañak eta Abasolok ikusi dute txartel horia, eta kanpotarren aldetik, Larrik, Retesek eta Agustinek.

GOLAK: 1-0, 56.min: Salvador. 2-0, 68.min: Zabala.

GORABEHERAK: 150 ikusle Garmendipen.

Lagun Onakek bigarren garaipena jarraian lortu du, eta sailkpaeneko erdialdean kokatu da, nahiz eta oraindik lanean jarraitu beharko duen, gero ezusterik ez izateko. Lehen zati polita izan da, bi taldeek izan dituzte golerako aukerak, eta atsedenera joatear zeudela, Tenaren erdiraketa bat baliatu du Abasolok gola egiteko, baina marrazainak jokoz kanpo dagoela esan du, eta gola ez da markagailura igo. Bigarren zatian etxekoek gehiago izan dira, eta bi gol egin dituzte, urrezko hiru puntu eskurartzeko.




URTARRILLAREN 4KO ETA 5EKO ORDUTEGIAK ETA EMAITZAK

FUTBOLA:

HIRUGARREN MAILA:

Urtarrilla 4, 15.30, Lagun Onak 2 Balmaseda 0
Urtarrilla 4, 16.00, Amurrio 1 Alaves B 0
Urtarrilla 4, 16.30, Elgoibar 1 Pasaia 0
Urtarrilla 4, 17.00, Arenas 4 Retuerto 0
Urtarrilla 4, 17.00, Baskonia 5 Oiartzun 2
Urtarrilla 4, 17.00, Zalla 1 Beasain 3
Urtarrilla 4, 18.00, Leioa 1 Bermeo 0
Urtarrilla 5, 11.15, Durango 1 Gernika 2
Urtarrilla 5, 11.30, Portugalete 0 Zamudio 0
Urtarrilla 5, 17.00, Santutxu 1 Sodupe 0

OHOREZKO MAILA:
Urtarrilla 4, 15.45, Hondarribia / Aurrera Ondarroa (atzeratu egin zen)
Urtarrilla 4, 16.30, Turing 1 Beti Gazte 1
Urtarrilla 4, 16.30, Hernani 3 Baskonia 1
Urtarrilla 4, 16.30, Tolosa 2 Keta 1
Urtarrilla 4, 17.00, Anaitasuna 3 Lagun Onak B 0
Urtarrilla 4, 17.00, Ostadar 2 Aretxabaleta 2
Urtarrilla 5, 12.00, Bergara 1 Antzuola 1
Urtarrilla 5, 15.30, Zarautz 2 Real Unión B 0
Urtarrilla 5, 16.30, Aloña Mendi 0 Berio 0

GORENGOA:
Urtarrilla 4, 15.30, Eibartarrak 0 Mondragón 1
Urtarrilla 4, 16.00, Zestoa 1 Ilintxa 0
Urtarrilla 4, 16.00, Zumaiako 3 Urola 3
Urtarrilla 4, 16.30, Lazkao 2 Ordizia 3
Urtarrilla 4, 16.30, Soraluze 3 Elgoibar B 0
Urtarrilla 4, 16.30, Mutriku 3 Ikasberri 2
Urtarrilla 4, 16.30, Amaikak Bat 3 Tolosa B 1
Urtarrilla 5, 16.00, Orioko 1 Anaitasuna B 1

LEHEN ERREJIONALA, IGOERA FASEA:

A MULTZOA:
Urtarrilla 4, 16.00, Gure Txokoa 8 Urola B 1
Urtarrilla 4, 16.00, Dunboa 4 Turing B 2
Urtarrilla 4, 18.15, Aretxabaleta B 3 Zestoa B 1
Urtarrilla 4, 19.30, Baskonia B 0 Idiazabal 1
Urtarrilla 5, 15.30, Eas 08 5 Intxurre 0

B MULTZOA:
Urtarrilla 4, 15.30, Beasain B 6 Mariño 2
Urtarrilla 4, 17.00, Keta B 1 Mutriku B 0
Urtarrilla 4, 17.30, Roteta 0 Beti Ona 1
Urtarrilla 5, 11.00, Iluari Irauli 1 Hondarribia B 4
Urtarrilla 4, 17.00, Armaginak 2 Pasaia B 1

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina