2014(e)ko urtarrilaren 29(a), asteazkena

KRONIKAK:

FUTBOLA:

IKASBERRI 0 ZESTOA 2

GOLAK: 0-1, 11.min: Xubi. 0-2, 25: Astiazaran.

GORABEHERAK: 300 ikusle pasa Garmendipeko bigarren zelaian

Zestoak merezita eraman du Azpeitiko derbia. Oso azkar aurreratu dira kanpotarrak, Xubik sekulako gola egin baitu. Horrek erabat nahastu eta aztoratu ditu azpeitiarrak. Ez dute asmatu jokatzen.Hori gutxi balitz, Astiazaranek falta bat buruz errematatu eta bigarrena egin du kanpotarrentzat, eta 25 minutu ez ziren partida hasi zela. Lehen golak Ikasberri nahastu baldin badu, bigarrenak are gehiago, eta atsedenera joan aurretik Landak txartel gorria ikusi eta azpeitiarrak bat gutxiagorekin geratu dira. Bigarren zatian gauza gutxi izan dira. Zestoa eroso, eta Ikasberri nahi eta ezinean. Zestoak hirugarrena egiteko aukera izan du, penaldi bat jaurtitzeko aukera izan du, baina Bereziartua atezainak geratu egin du. Hortik aurrera ezer gutxi. Ikasberri beste jokalari bat gutxiagorekin geratu da 75. minutuan, eta bost minutu geroago entrentzailea ere kalera joan da. Amaieran, puntuak merezita joan dira Zestoara.



AURRERA ONDARROA 2 LAGUN ONAK B 1

AURRERA ONDARROA: Santiso, Asier, Xabi (Añorga, 45.min) (Iraitz, 93.min), Sarasua, Badiola, Unai, Gastasu, Burgoa, Laka (Andoni, 65.min), Conde (Mentxaka, 65.min) eta Nuñez (Alain, 87.min).

LAGUN ONAK B; Diez, Soto, Albizuri,  I.Etxeberria, Exposito, Azpiazu, Iban, Gorostola, L.Etxeberria (Nuñez, 74.min), Aizpuru eta Alberdi.

EPAILEA: Lazkano. Etxekoen aldetik Andonik eta Iraitzek ikusi zuten txartel horia, eta kanpotarren aldetik, Azpiazuk, Ibanek, Nuñezek eta Albizurik.

GOLAK: 0-1, 32.min: Azpiazu. 1-1, 68.min: Añorga. 2-1, 72.min: Nuñez.

GORABEHERAK: 200 ikusle.

Lagun Onakek mailari eustea geroz eta zailagoa dauka, baina joko aldetik, dezentez puntu gehiago eduki beharko lituzke. Ondarroan une askotan etxekoak baino gehiago izan zen. markagailuan aurretik ere aritu zen, baina berriro ere punturik gabe etxeratu zen.






ZARAUTZ 1 ALOÑA MENDI 2

ZARAUTZ: Jaka, Urdangarin (Petxarroman, 80.min), Joseba (Azkue, 64.min), Ahedo, Ferradas, Arriola, Zubielki, Cachafeiro (Zangitu, 61.min), Iriarte (Zidan, 61.min), Barandiaran eta Kimetz.

ALOÑA MENDI: Agirre, Olalde, Ruiz, Irizar, Garmendia, Bikuña (Lizarra, 77.min), Ugarte, Zubia, Zelaia (Moreno, 57.min), Uribetxeberria (Urkia, 70.min) eta Markinez.

EPAILEA: Aginaga. Etxekoen aldetik Ferradasek eta Barandiaranek ikusi zuten txartel horia, eta kanpotarren aldetik, Zubiak, Olaldek eta Markinezek.

GOLAK: 1-0, 45.min: Zubielki. 1-1, 80.min: Ugarte. 1-2, 85.min: Ugarte.

GORABEHERAK: 200 ikusle.

Zarautzek geroz eta zailagoa izango du mailari eustea. Partida ongi hasi zuen, markagailuan ere aurretik jarri zen, baina partidako azkeneko hamar minutuetan bi gol jaso zituen, eta punturik gabe amaitu zuen norgehiagoka.




ANTZUOLA 3 KETA 0

ANTZUOLA: Iturbe, Asensio, Lete, Arana, Godoi (Sanz, 58.min), Zabalo, Agirre, Aranbarri, Linazisoro eta Zubikarai.

KETA: Aranburu, Del Rey, Arrese, Garmendia, Arregi, G.Uzkudun (Zumeaga, 58.min), Irijalba, Pajares, Martinez (Lanchas, 75.min), Olazabal (E.Uzkudun, 62.min) eta Eizagirre (Lazkano, 82.min).

EPAILEA: Letamendi. Etxekoen aldetik, Aranbarrik ikusi zuen txartel horia, eta kanpotarren aldetik, berriz, G.Uzkudunek, Arregik, Lanchasek, Del Reyk eta Pajaresek. Iosu Goenaga, getariarren bigaren entrenatzailea egotzi zuen.

GOLAK: 1-0, 25.min: Zubikarai. 2-0, 80.min: Agirre. 3-0, 87.min: Agirre.

GORABEHERAK: 300  ikusle.

Keta arazoetan sartuta dago, eta azkar esnatzen ez baldin bada, egoera okertzen joango zaio. Antzuolan ez zuen horrelako astindutik merezi izan, baina etxekoek euren aukerak baliatu egin zituzten, hiru puntuak batzeko.




BASKONIA 1 ANAITASUNA 1

BASKONIA: Perez, Ramos (Albisua, 17.min), Subijana, Bradley, Lucas, Sarasua, Cuesta, Miranda (Gonzalez, 65.min), Urrutia, Otegi eta Amonarriz (Montes, 81.min).

ANAITASUNA: Astigarraga, Godoi, Zulaika, Larrar, Murua, Beitia, Esnal (Badiola, 87.min), Artetxe, Arabaolaza (Mendizabal, 79.min), Aramendi (Korta, 71.min) eta I.Aranbarri (Otaño, 88.min).

EPAILEA: Merino. Etxekoen aldetik, Amonarrizek, Otegik eta Albisuak ikusi zuten txartel horia, eta kanpotarren aldetik, berriz, Artetxek, beitiak eta Aranbarrik.

GOLAK: 0-1, 48.min: Arabaolaza. 1-1, 75.min: Otegi.

GORABEHERAK: 300 ikusle.

Anaitasuna sailkapeneko buru jarri da, baina Berioren eta Tolosaren arteko partida garrantzitsuan gertatu dena gertatuta, agian asteburu honetan sailkapenak izango du garrantziarik gutxiena. Anaitasunak partida ona egin zuen, eta garaipena ere gertu izan zuen, baina puntu batekin konformatu behar izan zuen.




ARENAS 3 LAGUN ONAK 1

ARENAS: Txemi, Alzola, Zabaleta, Royo, Elorriaga, Zumalakarregi (Txopi, 69.min), Ramos ( Rober, 69.min), Ortega, Marti, Aranbarri eta Infante.

LAGUN ONAK: Errasti, Antsola (Obiang, 86.min), Egaña, Zelihueta, Olabarria, Salvador, Elustondo, Aranburu (Min. 79, Zabala), Abasolo, Otamendi eta  Urribarren ( Santesteban, 55.min).

GOLAK: 1-0: 20.min; Aranbarri. 1-1: 63.min; Otamendi. 2-1: 71.min; Rober. 3-1: 81.min; Rober.

EPAILEA: Martín González.Javi Gonzalez Etxebarria entrenatzailea egotzi du (Min.87). Horiak, berriz, Elorriagak, Infantek eta Antsolak ikusi dituzte.
.
GORABEHERAK: 200 ikusle..

Lagun Onakek ezin izan du mailaz igotzeko asmotan dabilen Arenasekin. Nahiz eta azkeneko minutuak arte partidan sartuta egon diren, azpeitiarrek bigarren porrota jarraian jaso dute.


ARETO FUTBOLA:

AIZARNAZABAL 1 BILKOIN B 7

Aizarnazabalek ezin izan du denboraldiko bigarren garaipena lortu, Legorretako Bilkoin taldearen aurka. Etxekoak ongi sartu dira partidan, baina gero goierritarrak aldea ateratzen hasi dira, eta hori-urdinak aukerarik gabe geratu dira. Sailkapeneko azkeneko postuan jarraitu beharko dute.


LIZARTZA-OREXA 11 ERREZIL 1

LIZARTZA.OREXA: Zabala, Zeberio, Zalakain, Iturrioz eta Arozena-hasierako bostekoa-Malkorra eta Colmenares.

ERERZIL: Uzkudun, Irulegi, Labaka, Urdalleta eta Aiertza-hasierako bostekoa-, Otaegi.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Malkorra (4), Iturrioz (3), Colmenares (3) eta Zeberio. Errezil: Labaka.

Emaitzak dena erakusten du.Lizartza-Orexak denboraldiko lehen garaipena lortu eta modu handian, gainera. Hasieratik bukaerara nagusi izan dira. Errezilek ez du bere egunik onena izan, eta astindua hartuta amaitu du.


BIDANIA-GOIATZ 4 IKAZTEGIETA 7

BIDANIA-GOIATZ: I.Agirretxe, Zugasti, Zinkunegi, Otaño eta J.Agirretxe-hasierako bostekoa-, Lakuntza.

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, M.Lakuntza, J.Luziriaga, Mozo eta Sagastibeltza-hasierako bostekoa-, X.Luziriaga.

GOLAK: Bidania-Goiatz: J.Agirretxe (3) eta Otaño. Ikaztegieta: Mozo (5), Sagastibeltza eta J.Luzuriaga.

Infantil-kadete mailako Gipuzkoako Herri Txikietako Liga amaitzeko jardunaldi bakar bat falta da, baina Ikaztegietak jadanik lehen postua eta txapela segurtatu ditu. Partida oso polita izan da, eta ikusgarria ere bai. Etxekoak aurretik jarri dira, eta gero kanpokoek horri buelta eman diote. Neurketa azkenerarte ez da erabaki eta kanpotarren eskarmentua izan da erabakigarraia. Bidania-Goiatz taldeko Jokin Agirretxek berriro ere denak aho zabalik utzi ditu. Berari dagokiona baino, adinez maila bat gorago aritu arren, ezberdintasunak markatzen ditu.


LASKORAIN C 1 AZPEITIKO 2

LASKORAIN C: Erkiaga, Garate, Linazisoro, Arregi eta Martínez-hasierako bostekoa-, Agirre, Artola eta Zabalo.

AZPEITIKO: Blanco, El Ghaliani, Hidalgo, Mendez eta Ibarguren-hasierako bostekoa-, Carton eta Benítez.

EPAILEA: Roman II. Etxekoen aldetik Martinezek ikusi du txartela, eta kanpkoen aldetik, Mendezek.

GOLAK: 0-1, 27.min:Hidalgo. 1-1, 29.min: Garate. 1-2, 43.min: Mendez.

GORABEHERAK: 50 ikusle harmailetan.

Azpeitikok hiru puntu eraman ditu Tolosatik partida estu baten ostean. Norgehiagoka ez da ona izan, baina azpeitiarrek ongi baliatu dituzte euren aukerak. Lehen zatia kaskarra izan da, eta atsedenera hutsean joango zirela zirudienean, kanpokoak aurreratu dira, baina berehala etorri da berdinketa. Bigarren zatian gauzak ez dira gehiegi aldatu. Mendezek bigarren gola egin du, eta aukerak izan dituzte hirugarrena egiteko ere, baina markagailua ez da gehiago mugitu.



URTARRILLAREN 30,  31 ETA OTSAILAREN 1 ETA 2KO ORDUTEGIAK ETA EMAITZAK

FUTBOLA:

HRIGARREN MAILA:
Otsailak 1, 16.00, Beasain 4 Zamudio 3
Otsailak 1, 16.30, Elgoibar 0 Balmaseda 0
Otsailak 1, 17.00, Bermeo 1 Sodupe 0
Otsailak 1, 18.00, Arenas 3 Lagun Onak 1
Otsailak 1, 18.00, Leioa 2 Oiartzun 2
Otsailak 2, 11.15, Santutxu 0 Pasaia 0
Otsailak 2, 11.30, Baskonia 3 Durango 3
Otsailak 2, 11.30, Portugalete 1 Retuerto 0
Otsailak 2, 16.00, Amurrio 1 Gernika 0
Otsailak 2, 17.00, Zalla 1 Alaves B 1

OHOREZKO MAILA:
Otsailak 1, 15.30, Real Union B 4 Hondarribia 0
Otsailak 1, 15.45, Zarautz 1 Aloña Mendi 2
Otsailak 1, 16.00, Antzuola 3 Keta 0
Otsailak 1, 16.00, Baskonia 1 Anaitasuna 1
Otsailak 1, 16.30, Aurrera Ondarroa 2 Lagun Onak B 1
Otsailak 1, 16.30, Turing 0 Ostadar 0
Otsailak 2, 16.30, Berio / Tolosa (Bertan behera geratu da, Tolosako Urtzi Gurrutxaga hil egin baita bihotzekoak jota, 12.minutuan)
Otsailak 2, 16.30, Beti Gazte 0 Bergara 0
Otsailak 2, 16.30, Aretxabaleta 2 Hernani 0

GORENGOA:
Otsailak 1, 16.00, Urola 3 Ilintxa 0
Otsailak 1, 16.30, Tolosa B 1 Zumaiako 3
Otsailak 1, 16.30, Amaikak Bat 1 Soraluze 0
Otsailak 1, 18.30, Anaitasuna B 0 Mutriku 1
Otsailak 2, 16.15, Orioko 2 Eibartarrak 0
Otsailak 2, 16.30, Elgoibar B 0 Lazkao 3
Otsailak 2, 16.30, Mondragón 2 Ordizia 1
Otsailak 2, 17.00, Ikasberri 0 Zestoa 2

LEHEN ERREJIONALA:

GOERA FASEA:

A MULTZOA:
Urtarrillak 31, 19.30, Idiazábal 1 Urola B 0
Otsailak 1, 15.30, Zestoa B 3 Intxurre 4
Otsailak 1, 16.00, Dumboa 4 EAS 08 1
Otsailak 1, 17.45, Aretxabaleta B 2 Gure Txokoa 0
Otsailak 1, 18.00, Baskonia B 2 Turing B 0

B MULTZOA:
Otsailak 1, 16.00, Hondarribia B 4 Pasaia B 2
Otsailak 1, 17.30, Roteta 3 Armaginak 1
Otsailak 1, 18.15, Mutriku B 1 Mariño B 0
Otsailak 2, 12.15, Iluari Irauli 1 Beasain B 2
Otsailak 2, 18.15, Keta B1 Beti Ona 3

KOPA:
Otsailak 1, 15.30, Zarautz B 1 Urki 1
Otsailak 1, 16.30, Ikasberri B 1 Alle Punta 1
Otsailak 2, 12.30, Arizmendi 2 Bergara B 3
Otsailak 2, 17.00, Eibartarrak B 0 Soraluze B 2

ARETO FUTBOLA (FIFA):

HIRUGARREN MAILA:
Otsailak 1, 17.00, Bilbo 4 Inter 2
Otsailak 1, 18.00, Villabona 4 Goierri  4
Otsailak 1, 18.15, Soloarte 1 Aurrera Vitoria 4
Otsailak 1, 20.00, Hirukide 2 Laskorain 7
Otsailak 2, 12.00, Zarautz 2 Buruntza 2
Otsailak 2, 12.00, Elorrioko 10 Santurtzi 5
Otsailak 2, 18.00, Mallabia 1 Sasikoa 3
Uxoa, atseden

LEHEN ERREJIONALA:
Urtarrillak 31, 20.30, Bilkoin 3 Gure Txokoa 2
Urtarrillak 31, 20.55, Isu 6 Anaitasuna 2
Urtarrillak 31, 22.30, Barrantol 5 Hirukide B 3
Otsailak 1, 17.30, Oiartzun 5 Zaldibi 1
Otsailak 1, 18.00, Aretxabaleta 4 Boabas 3
Otsailak 1, 19.00, Euskalduna 6 Allerru 3
Gamon, atseden

BIGARREN ERREJIONALA:
Urtarrillak 31, 20.30, Power Ranger 7 Makax 3
Urtarrillak 31, 20.45, Laskorain C 1 Azpeitiko 2
Urtarrillak 31, 21.30, Ferreres 2 Gamon B 1
Urtarrillak 31, 22.30, Beti Ona 5 Bikutz 6
Otsailak 1, 16.00, Denak 20 Anaitasuna B 1
Otsailak 1, 18.00, Samaniego 3 Villabona B 3
Otsailak 2, 9.15, Inter B 3 The Nest 6

HIRUGARREN ERREJIONALA:
Urtarrillak 30, 19.30, Idiazabal 1 Iurre 3
Otsailak 1, 16.30, Aizarnazabal 1 Bilkoin B 7
Otsailak 1, 17.30, Gamon D 3 Zarautz 4
Otsailak 1, 18.00, Umore Ona 4 Donibane 2
Otsailak 1, 18.45, Gamon C 2 Arrikitaun 4
Otsailak 2, 11.30, Orioko 3 Mondrate 4
Otsailak 2, 12.00, Ataun 6 Anoeta 4
Goierri B, atseden

ARETO FUTBOLA (AMF).

INFANTIL-KADETE:
Otsailak 1, 16.00, Lizartza-Orexa 11 Errezil 1
Otsailak 1, 16.00, Bidania-Goiatz 4 Ikaztegieta 7

ALEBINAK:
Urtarrillak 31, 17.45, Lizartza-Orexa 10 Ikaztegieta-Baliarrain 8
Otsailak 1, 18.00, Leaburu 5 Ikaztegieta 5
Otsailak 2, 12.00, Bidania-Goiatz 10 Igeldo 3
Txalburuk, atseden

FUTWALLA:

SENIORRAK.
Otailak 2, 11.30, Beizama / Leaburu A (atzeratu egin da)
Otsailak 2, 12.30, Ikaztegieta / Leaburu B (atzeratu egin da)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina