2014(e)ko otsailaren 5(a), asteazkena

KRONIKAK:

FUTBOLA:

IKASBERRI B 2 ZARAUTZ B 1

Ikasberri B taldeak irabazi du Lehen Errejionaleko Kopako Urolako derbia. Neuketa bera oso txarra izan da. Azpeitiarrak gehiago izan dira lehen ordubetean, baina amaieran asko sufritu behar izan dute. Lehen zatian Ikasberri aurreratu da markagailuan, eta bigarrengoan abantaila gehitu egin du. Gero, zarauztarrek penalti baten bidez murriztu dute aldea. Gero, kanpokoak bat gutxiagiorekin geratu dira, baina hala ere estu eta larri hartu dute Ikasberriren bigarren taldea.




UROLA 0 ANAITASUNA B 4

Anaitasunaren bigarren taldeak eraman du Zumarragan jokatu den Urola bailarako derbia. Azkoitiarrak askoz ere gehiago izan dira, eta ongi merezita eraman dute neurketa.Lehen zatian hobeto sartu da partidan, eta hamabigarren minutuan lortu du markagailuan aurretik jartzea. Atsedenera joan aurretik izan ditu beste gol pare bat sartzeko adina aukera, baina ez dute asmatu Toquero atezainaren aurrean. Urolak, aldiz, ez du aukerarik izan. Bigarren zatian ere ez dira gauzak asko aldatu. Zumarragakoak berdinketaren bila atera dira, baina azkoitiarrak eroso aritu dira, partida kontrolpean izan dute, eta beste hiru gol ere egin dituzte.


HERNANI 2 ZARAUTZ 0

HERNANI: Orokieta, Oruezabala (Iñurritegi, 73.min), Mingo, Lujanbio, Elizalde, Egaña (Gomez, 65.min), Urio (Bereziartua, 65.min), Gurrutxaga (Goia, 86.min), Elberdin, Olasagasti eta Liher.

ZARAUTZ: Jaka, Urdangarin, Aizpurua, Ahedo, Ferradas, Azkue (Petxarroman, 46.min), Zubielki, Cahachafeiro, Iriarte (Odriozola, 71.min) (Arriola, 89.min), Barandiaran (Zidan, 46.min) eta Vega.

EPAILEA: Gallego. Etxekoen aldetik, Uriok, Egañak, Gurrutxagak eta Goiak ikusi zuten txartel horia, eta kanpotarren aldetik, Cachafeirok, Vegak, Urdangarinek, Zubielkik, Ferradasek eta Odriozolak.

GOLAK: 1-0, 16.min: Liher. 2-0, 40.min: Olasagasti.

GORABEHERAK: 300 ikusle.

Zarautzek behean jarraituko du Hernanin galdu ostean. Zarauztarrek ia ez zuten aukerarik izan, eta amaieran esku hutsik etxeratu ziren.



KETA 1 AURRERA ONDARROA 2

KETA: Loroño, Nogales (Arregi, 52.min), Del Rey, Arreseigor, Garmendia, Gereka, Irijalba, Pajares, Martinez (Zubimendi, 70.min) (Lanchas, 75.min), Olazabal (Lazkano, 75.min) eta Zumeaga.

AURRERA ONDARROA: Adrian, Asier, Badiola, Sarasua, Burgoa (Muiños, 76.min), Garate, Laka (Kortazar, 83.min), Urkiri, Nuñez (Vega, 87.min), Ojeda (Cabellos, 90.min) eta Conde (Añorga, 67.min).

EPAILEA: Bere. Etxekoen aldetik Gerekak, Irijalbak, Olazabalek eta Pajaresek ikusi zituzten txartel horiak, eta kanpotarren aldetik, berriz, Larrinagak.

GOLAK: 1-0, 20.min: Garmendia. 1-1, 35.min: Nuñez. 2-1, 55.min: Urkiri.

GORABEHERAK: 400 ikusle.

Ketak arazo larriekin jarraituko du, zuloan geratzen ari baita. Aurreraren aurka markagailuan aurretik jarri zen, baina gero ezin izan zion aldeari eutsi, eta puntuek ihes egin zioten.




ANAITASUNA 1 BERIO 1

ANAITASUNA: Altolagirre, Zulaika, Sagarzazu, Murua, Eskurtza, Iker (Larrar, 75.min), Artetxe, Artzallus (Korta, 65.min), Arabaolaza (Godoi, 89.min), Esnal (Beitia, 58.min) eta I.Aranbarri (Mendizabal, 82.min).

BERIO: Castro, Martínez, Garate, De La Fuente (Beraza, 88.min), Garmendia (Guerrero, 89.min), Pikabea, Kamiaur (Villena, 65.min), Andres, Carrizo, Fontella (Jimenez, 75.min) eta Plaza.

EPAILEA: Gomez. Etxekoen aldetik, Eskurtzak eta Ikerrek ikusi zuten txartel horia, eta Plazak eta Villenak, Berioren aldetik. Anaitasunako Sagarzazu egotzi zuen bi txartel horirekin.

GOLAK: 1-0, 42.min: I.Aranbarri. 1-1, 78.min: Jimenez.

GORABEHERAK: 600 ikusle Txerloian.

Anaitasunak sailkapeneko lehen postuan jarraituko du Beriorekin berdindu ostean, nahiz eta azkoitiarrek donostiarrek baino partida bat gehiago jokatu duten. Norgehiagoka orekatua izan zen. Etxekoak lehen zatian aurreratu ziren, baina azkeneko minutetan kanpotarrek berdindu egin zuten, eta irabaztetik ere gertu izan ziren.



LAGUN ONAK B 0 BASKONIA 0

LAGUN ONAK B: Diez, Albizuri, Esnal (Exposito, 22.min), J.Gorostola, I.Etxeberria, Gorotola I, Soto (Subinas, 71.min), Azpiazu (Arteaga, 50.min), L.Etxeberria,, Aizpuru eta Alberdi.

BASKONIA: Perez, Sarasua, Maikel, David, Zaldua, Aritz (Liher, 73.min), Otegi, Cuesta, Urrutia, Ander (Jon, 75.min), Andoni eta Yubero (Montes, 65.min).

EPAILEA: Etxarte. Etxekoen aldetik, Gorostola I.ak, J.Gorostolak, Sotok eta I.Etxeberiak ikusi dute txartel horia. Kanpotarren aldetik, berriz, Zalduak eta Cuestak. Saizar, azpeitiarren delegatua, egotzi du txartel gorriarekin (67.min).

GORABEHERAK: 100 ikusle pasatxo Garmendipeko harmailetan.

Lagun Onaken bigarren taldeak dena egin du irabazteko, baina puntu batekin konformatu behar izan du. Lehen zatian baloiaren jabetza izan dute, eta aukerarik handiena Alberdik izan du, baina ez du asmatu. Kanpotarrek, berriz, lehen zatiaren amaieran bi aukera eder izan dituzte, baina Diezek bi geldialdi bikain egin ditu. Bigarren zatian ere azpeitiarrak jaun eta jabe izan dira, baina donostiarrak atzean sartuta iraun dute. Arteaga gazteak izan du aukerarik onena, baina bere jaurtiketa gutxigatik joan da kanpora.


LAGUN ONAK 1 BASKONIA 0

LAGUN ONAK: Errasti, Olaberria, Tena, Zelihueta, Egaña, Salvador, Aranburu (Uribarren, 73.min), Otamendi, Zabala (Iparragirre, 63.min), Elustondo (Santesteban, 83.min) eta Abasolo.

BASKONIA: Ion Ander, Jimeno, Corral, Yeray, Bilbo, Bengoa, Iturraspe (Elgezabal, 89.min), Santamaría, Agirrezabala (Barrenetxea, 80.min), Etxaburu (Seguin, 68.min) eta Willians.

EPAILEA: Anduaga. Etxekoen aldetik, Tenak ikusi du txartel horia, eta kanpotarren aldetik, berriz, Etxaburuak, Yerayk eta Santamariak ikusi dute txartel horia.

GOLA: 1-0, 89: Salvador.

GORABEHERAK: 300 ikusle.

Lagun Onakek garrantzi handiko hiru puntu eskuratu ditu, nahiz eta horretarako azkeneko minuturarte itxaron behar izan duen. Hala ere, bizkaitarrek ere zerbait gehiago merezi izan dute, Errasti, etxekoen atezaina,izan baita partidako onena. Neurketa ez da ona izan.Lehen zatian lehen bi aukera garbi Baskoniak izan ditu, baina Errastik sekulako bi geldialdi egin ditu. Hala ere, atsedenera joan aurretik Salvadorrek izan du golerako aukera, baina bere jaurtiketa zutoinera joan da. Bigarren zatian ere gauzak ez dira gehiegi aldatu. Williansek izan du kanpotarrak aurreratzeko aukera, baina berriro ere Errasti agertu da. Partida amaitzeko sei minutu falta zirela, epaileak penaltia ikusi du bizkaitarren arean, baina Otamendik oso gaizki bota, eta gora joan da baloia. Neurketa amaitzeko minutu bat falta zela, Salvadorrek buruz errematatu du Iparragirreren erdiraketa bat, neurketa erabakiz. Hala ere, luzapenean, berriro ere Errastik agertu behar izan du Santamariaren jaurtiketa bat geratzeko.





OTSAILAK 7, 8 ETA 9KO ORDUTEGIAK ETA EMAITZAK

FUTBOLA:

HIRUGARREN MAILA:
Otsailak 8, 15.45, Oiartzun 0 Zalla 3
Otsailak 8, 17.00, Sodupe 0 Arenas 1
Otsailak 8, 17.00, Lagun Onak 1 Baskonia 0
Otsailak 8, 17.00, Durango 0 Amurrio 0
Otsailak 8, 17.00, Zamudio 2 Bermeo 0
Otsailak 8, 18.00, Pasaia 2 Beasain 0
Otsailak 9, 11.30, Retuerto 0 Leioa 2
Otsailak 9, 11.30, Alaves B 2 Santutxu 0
Otsailak 9, 17.00, Gernika 0 Elgoibar 0
Otsailak 9, 17.00, Balmaseda 1 Portugalete 0

OHOREZKO MAILA:
Otsailak 8, 15.30, Ostadar 1 Antzuola 1
Otsailak 8, 15.45, Hondarribia 0 Aretxabaleta 3
Otsailak 8, 16.00, Bergara 1 Real Unión B 0
Otsailak 8, 16.30, Anaitasuna 1 Berio 1
Otsailak 8, 16.30, Tolosa 3 Beti Gazte 0
Otsailak 8, 17.30, Hernani 2 Zarautz 0
Otsailak 9, 16.00, Keta 1 Aurrera Ondarroa 2
Otsailak 9, 16.30, Aloña Mendi 6 Turing 0
Otsailak 9, 17.00, Lagun Onak B 0 Baskonia 0

GORENGOA:
Otsailak 8, 15.30, Eibartarrak 1 Amaikak Bat 2
Otsailak 8, 16.00, Zumaiako 0 Orioko 1
Otsailak 8, 16.00, Zestoa 0 Tolosa B 4
Otsailak 8, 16.00, Lazkao 1 Ikasberri 0
Otsailak 8, 16.00, Urola 0 Anaitasuna B 4
Otsailak 8, 16.30, Soraluze 2 Mutriku 2
Otsailak 8, 16.30, Ordizia 2 Elgoibar B 2
Otsailak 9, 16.30, Ilinxa 3 Mondragón 1

LEHEN ERREJIONALA

IGOERA FASEA:

A MULTZOA:
Otsailak 8, 15.30, Intxurre 3 Dunboa 2
Otsailak 8, 15.30, Turing B 2 Idiazábal 2
Otsailak 8, 16.00, Gure Txokoa 0 Baskonia B 0
Otsailak 9, 16.00, Urola B 3 Zestoa B 1
Otsailak 9, 17.30, EAS 08 0 Aretxabaleta B 2

B MULTZOA:
Otsailak 8, 15.30, Mariño B 2 Hondarribia B 2
Otsailak 8, 15.30, Beti Ona 1 Mutriku B 0
Otsailak 8, 17.30, Beasain B 6 Keta B 1
Otsailak 8, 19.00, Pasaia B 4 Roteta 3
Otsailak 9, 17.30, Armaginak 1 Iluari Irauli 2

KOPA:
Otsailak 8, 16.00, Urki 1 Arizmendi 2
Otsailak 8, 17.30, Ikasberri B 2 Zarautz B 1
Otsailak 8, 17.30, Bergara B 5 Eibartarrak B 1
Otsailak 8, 18.00, Alle Punta 1 Soraluze B 2

ARETO FUTBOLA (FIFA):

HIRUGARREN MAILA:
Otsailak 8, 16.30, Santurtzi 5 Zarautz 3
Otsailak 8, 18.00, Goierri 4 Mallabia 3
Otsailak 8, 18.00, Laskorain 4 Elorrioko 2
Otsailak 8, 18.00, Buruntza 1 Bilbo 9
Otsailak 8, 18.00, Inter 5 Uxoa 0
Otsailak 8, 18.15, Sasikoa 3 Hirukide 3
Otsailak 8, 18.30, Aurrera Vitoria 6 Villabona 4
Soloarte, atseden

LEHEN ERREJIONALA:
Otsailak 7, 20.30, Gure Txokoa 1 Isu 2
Otsailak 8, 11.30, Aretxabaleta 4 Euskalduna 4
Otsailak 8, 16.00, Gamon 5 Allerru 3
Otsailak 8, 16.30, Anaitasuna 2 Barrantol 4
Otsailak 8, 18.15, Hirukide B 1 Oiartzun 2
Otsailak 8, 18.30, Boabas 0 Bilkoin  8
Zaldibi, atseden

BIGARREN ERREJIONALA:
Otsailak 7, 20.30, Villabona B 5 Laskorain C 1
Otsailak 7, 21.00, Gamon B 5 Bikutz 0
Otsailak 7, 22.00, The Nest 2 Ferreres 4
Otsailak 8, 15.00, Anaitasuna B 2 Power Rangers 5
Otsailak 8, 16.15, Azpeitiko 3 Denak 4
Otsailak 8, 18.00, Samaniego 3 Beti Ona 7
Otsailak 9, 9.15, Makax 3 Inter 2

HIRUGARREN ERREJIONALA:
Otsailak 7, 20.30, Iurre 6 Aizarnazabal 3
Otsailak 7, 22.15, Zarautz B 6 Orioko 0
Otsailak 8, 16.00, Goierri B 1 Umore Ona 1
Otsailak 8, 20.00, Mondrate 2 Anoeta 1
Otsailak 8, 21.30, Donibane 5 Idiazabal 3
Otsailak 9, 11.30, Bilkoin B 7 Gamon C 2
Gamon D  / Ataun (Gamon D taldeak lehiaketa utzi du)
Arrikitaun, atseden

ARETO FUTBOLA (AMF):

ALEBINAK:
Otsailak 7, 18.00, Ikaztegieta 7 Lizartza-Orexa 6
Otsailak 7, 19.45, Txalburuk 6 Bidania-Goiatz 12
Otsailak 9, 12.00, Igeldo 0 Leaburu 5
Ikaztegieta-Baliarrain, atseden


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina