2014(e)ko otsailaren 13(a), osteguna

KRONIKAK:

FUTWALLA:

BEIZAMA 1 LEABURU B 2

BEIZAMA: Leunda

LEABURU B: Garcia

PARTZIALAK: 10-9, 4-10 eta 1-8.

Partida honen ostean Leaburu B taldeak bigarren postua segurtatu du. Lehen jokoa oso polita eta estua izan da. Bigarrengoan eta hirugarrengoan, ordea, Beizamakoa presaka aritu da azkar amaitu nahian, eta Leaburukoak, patxada handiarekin erabat kontrolatu du neurketa.


BEIZAMA O LEABURU A 2

BEIZAMA: Leunda.

LEABURU A: Ugartemendia.

PARTZIALAK: 5-10 eta 5-10.

Partida hau irabazi ostean, Anixeto Ugartemendiak segurtatu du Buruz Burukoa. Partida ederra izan da, eta Leaburukoak txapela zergaitik irabazi duen erakutsi du.



FUTBOLA:

INTXURRE 6 UROLA B 1

Urolaren bigarren taldeak ez du izan bere egunik onena, eta Alegitik astindu bat hartuta joan da. Gakoa lehen minutuetan egon da, izan ere aurreneko hiru minutuetan etxekoek bi gol egin baitituzte. Lehen zatian, hala ere, gorriak agintzen jarraitu dute, eta atsedenera joatear zeudela lortu dute hirugarrena. Bigarren zatian bikain atera dira Zumarragakoak, eta azkar sartu dute euren gola. Bazirudien zerbait egin zezaketela, baina Intxurrek laugarrena egin duenean amaitu da partida horitxoentzat.


ORIOKO 1 ZESTOA 2

GOLAK: 1-0, 48.min: Solabarrieta. 1-1, 65.min: Xubi. 1-2, 72.min: Xubi.

GORABEHERAK: 200 ikusle.

Zestoak ongi merezitako garaipena eraman du Oriotik, geghiago izan baita. Lehen zatian zuri-beltzak nagusi izan dira, aukerak ere izan ditzute, baina golik lortu gabe joan dira atseden hartzera. Bigarren zatia gaizki hasi da, neurketa abiatu eta berehala etorri baita Solabarrietaren gola, horiak 1-0 aurretik jartzeko. Orduan etorri dira zestoarren unerik larrienak, eta etxekoek gertu izan dute bigarrena ere, baina Xubik faltatik gol dotorea lortu eta berdinketa lortu du. Hortik aurrera berriro ere Zestoa izan da nagusi, eta Xubik berak berriro ere gol bikaina lortu du, eta kanpotarrak aurretik jarri dira. Hortik aurrera  etxekoek gauza gutxi egin dute, eta Zestoak partida kontrolpean izan du.
 


ZARAUTZ 2 HONDARRIBIA 1

ZARAUTZ: Jaka, Ahedo, Cortecero (Iriarte, 46.min), Azkue, Aizpurua, Arriola, Zubielki, Cachafeiro (Odriozola, 69.min), Petxarroman, Iribar (Vega, 36.min) eta Zidan.

HONDARRIBIA: Pablo, Amunarriz (Bratos, 89.min), Zaballos (Orkolaga, 74.min), Almandoz, Olaizola, Fernandez (Kanpandegi, 59.min), Sarriegi, Agirre (Tijero, 66.min), Olaetxea, Oliberi eta Morcillo.

GOLAK: 0-1, 1.min: Amunarriz. 1-1, 40.min: Zubielki. 2-1, 90.min: Zubielki.

GORABEHERAK: 200 ikusle.

Mailari eusteko itxaropena mantentzeko garaipena lortu zuen Zarautzek. Balioa ere handia izango du, izan ere azkeneko minutuan etorri baitzen bigarren gola. Zarauztarrak galtzen hasi ziren, lehen jokaldian hartu baitzuten gola. Lehen zatiaren hondarrean Zubielkik berdindu zuen eta azkeneko minutuan jokalari berak erabaki zuen.


BERIO 2 LAGUN ONAK B 0

BERIO: San Sebastian, Garate (Artzelus, 22.min), Martínez, Garmendia (Oskitz Estefania, 83.min), Pikabea, Camiaur, Andres, Carrizo, Villena (Fontela, 60.min), Plaza eta Jimenez (Beraza, 60.min).

LAGUN ONAK B: Diez, Soto, Exposito, J.Gorostola, I.Etxeberria (Subinas, 70.min), A.Gorostola, Azpiazu (Arrizabalaga, 84.min), Nuñez, Aizpuru (Alberdi, 58.min), L.Etxeberria eta Obiang.

EPAILEA: Reguero. Berioko Garatek ikusi zuen txartel horia.

GOLAK: 1-0, 36.min: Garmendia. 2-0, 65.min: Fontela.

GORABEHERAK: 200 ikusle.

Lagun Onaken bigarren taldeak estu hartu zuen Berio, baina Lekunberrik zuzentzen duen taldeak ezin izan zuen punturik lortu. Lehen zatian egin zuten etxekoek gol bat eta bigarrenaren erdian bigarrena. Azpeitiarrak azkeneko postuan jarraitu beharko dute.



BASKONIA 4 KETA 1

BASKONIA: Los Santos, Albisua, Subijana, Bradley, Lucas (Lopetegi, 67.min), Sarasua, Cuesta, Miranda (Gonzalez, 72.min), Urrutia (Bravo, 88.min), Otegi eta Amonarriz (Sarasua, 87.min).

KETA: Loroño, Nogales, Del Rey, Arreseigor, Garmendia, Arregi, Irijalba, Pajares, Arregi, Olazabal eta Zumeaga.

EPAILEA: Ruiz del Portal. Etxekoen aldetik Subijanak, Lucasek eta Bradleyk ikusi zuten txartel horia, eta kanpotarren aldetik, berriz, Arresigorrek eta Loroñok. Honek bi ikusi zituen, eta ondoren gorria.

GOLAK: 1-0, 15.min: Amonarriz. 2-0, 50.min: Amonarriz. 2-1, 70.min: Garmendia. 3-1, 80.min: Bravo. 4-1, 88.min: Gonzalez.

GORABEHERAK: 200 ikusle.

Keta geroz eta arazo handiagotan sartzen ari da Donostian galdu ostean. Marroiak azkeneko minutuak arte partidan sartuta egon ziren, baina azkeneko minutuetan etxekoek ez zuten barkatu.


BETI GAZTE 1 ANAITASUNA 3

Anaitasunak sailkapeneko lehen postuan jarraituko du Beti Gazteri irabazi ostean, baina emaitzak erakusten duena baino gehiago sufritu behar izan du. Azkoitiarrak 20. minutuan aurreratu dira, baina etxekoek berahala berdindu dute. Bigarren zatian Anaitasunak bigarren gola egin du, eta orduan nafarrak erasora jo dute berdinketaren bila, eta Anaitasunak kontraeraso bat baliatu du partida erabakitzeko



AMURRIO 0 LAGUN ONAK 0

AMURRIO Borja, Eneko (Gavilan, 85.min), Aitor, Galdos, Candal, Apellaniz, Zorrilla, Dani (Sheven, 74.min), Gorka, Leo eta Maiz (Urko, 74.min).

LAGUN ONAK Errasti, Egaña, Tena, Zeliheta, Salvador, Iparragirre (Julen Aranburu, 72.min), Zabala (Altolagirre, 65.min), Josu Aranburu, Abasolo, Otamendi eta Elustondo (Uribarren, 76.min).

EPAILEA: Meson Casillero (C. Vasco). Etxekoen aldetik  Enekok, Candalek, Zorrillak eta Leok ikusi zuten txartel horia, eta kanpotarren aldetik, berriz, eta Salvadorrek eta Iparragirrek.

GORABEHERAK:  250 ikusle.

Lagun Onakek garrantzi handiko berdinketa lortu du Amurrion, eta jaitsierako postuetatik ihes egiten jarraitzen du. Partida bera aspergarria izan da, golerako oso aukera gutxi izan baitira, eta hori izan da markagailua mugitu gabe amaitzeko arrazoietako bat.


ARETO FUTBOLA:

LIZARTZA-OREXA 12 BIDANIA-GOIATZ 4

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Zeberio, Zalakain, Iturrioz eta Malkorra-hasierako bostekoa-, Iturrioz, Arozena, Goikoetxeandia, Colmenares eta Sorozábal.

BIDANIA-GOIATZ: Zugasti, I.Agirretxe, J.Agirretxe, Garzon eta Lakuntza-hasierako bostekoa-, Otaño.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Colmenares (3), Zalakain (4), Malkorra (2), Zeberio, Iturrioz eta Goikoetxeandia. Bidania-Goiatz: Otaño (3) eta J.Agirretxe.

Lizartza-Orexak bigarren amaitzeko lehen urratsa eman du, eta orain datorren astean Errezilek zer egiten duen itxaron beharko du, ea bigarren edo hirugarren amaituko duen jakiteko. Bidania-Goiatzek, aldiz, azkena amaituko du. Emaitzak ematen duena baino gehiago estutu du Bidania-Goiatzek. Bigarren zatiaren erdirarte partidan sartuta egon da, baina aldaketa bakar bat izatearen ordaina jaso du.




AIZARNAZABAL 2 DONIBANE 3

GOLAK: 0-1, 5.min. 1-1, 11.min: Segurola. 1-2, 29.min. 1-3, 40.min. 2-3, 51.min: Salegi.

GORABEHERAK: 50 ikusle inguru partida ikusten. Neurketa bertan behera geratu da 58.minutuan.

Donibane taldeko jokalariek itxura penagarria bezain lotsagarria eskeini dute Zestoako kiroldegian. Epaileak pasaitarren taldeko hiru jokalari eta entrenatzailea bidali ditu kalera txartel gorriarekin, eta ondoren epailearekin eta harmailetan hasi dira iskanbila sortzen, eta epaileak neurketa bertan behera utzi behar izan du, nahiz eta aurreko bost minutuetan ere ezer gutxi jokatu den. Lehen zatia oso orekatua izan da, bi taldeak parean zebiltzan. Aizarnazabalen huts bat baliatu eta kanpotarrak aurretik jarri dira. Etxekoak aurrera egin dute, eta Segurolak berdinketa lortu du. Ondoren bigarrena egiteko aukerak ere izan ditu, baina lehen zatiko azkeneko jokaldian berriro ere beste huts bat egin dute urdin-horiek eta bigarren gola jaso dute. Bigarren zatian oso gogor atera da Donibane, eta berehala pilatu ditu faltak. Aurretik, ordea hirugarren gola egin dute. Gero seigarren falta etorri da, eta hor hasi dira iskanbilak. Entrenatzailea eta jokalari bat bidali ditu epaileak kalera, eta Salegik bigarren gola egin du. Hortik aurrera gutxi jokatu da, kanpotarren jarrera itsusia izan da. Berriro ere falta bat egin, eta penalti bikoitza izan da etxekoentzat. Hor beste bi txartel gorri etorri dira. Oraingoan Salegik ez du asmatu, baina partidak ez du jarraitu, aurrez aipatu bezala, kanpotarren portaera lotsagarria izan baita. Orain Federazioaren esku dago erabakia, baina kanpotarrek zigor handia merezi dute, eta etxekoek kalterik ez, ez baitute ezer txarrik egin.


HIRUKIDE 2 GOIERRI 5

HIRUKIDE: Areizaga, Mendiluze, Martin, Iñurrita eta Otaegi-hasierako bostekoa-, Zumeta, Artola, Zubizarreta eta Salinas.

GOIERRI: Aldasoro, Perez, Sevillano, Ruiz eta Gonzalez-hasierako bostekoa-, Pastriain, Criado, Rodríguez, Garcia, Fernandez eta Ouafa.

EPAILEAK: Barderas eta Del Rio.Etxekoen aldetik Zumetak, Otaegik eta Mendiuluzek ikusi dute txartel horia, eta Goierriko Aldasoro atezaina egotzi dute txartel gorri zuzenarekin (19.min).

GOLAK: 11.min: Ouafa. 1-1, 29.min: Mendiluze. 1-2, 32.min: Gonzalez. 2-2, 35.min: Zumeta. 2-3, 36.min: Gonzalez. 2-4, 38.min: Ouafa. 2-5, 39.min: Ouafa.

GORABEHERAK: 150 ikusle inguru neurketa ikusten.

Urretxuko Goierri taldeak lan asko egin behar izan du Tolosatik hiru punturekin joateko. Lehen zatia oso berdintsua izan da, baina zuri-urdinak jarri dira aurretik. Atsedenera joan aurretik, ordea, Goierriko Aldasoro atezainak txartel gorria ikusi du, eta gauzak apur bat okertu zaizkio. Bigarren zatian etxekoak erasora atera dira, eta berdinketa lortu dute, baina berehala etorri da urretxuarren bigarrena. Tolosakoek erantzun ona eman diote, eta binakoa lortu dute. Hurrengo jokaldian, ordea. Goierriren hirugarrena etorri da, eta orduan Hirukidek arriskuak hartu ditu, eta urretxuarrek neurketa erabaki egin dute.



OTSAILAK 13, 14, 15 ETA 16KO ORDUTEGIAK ETA EMAITZAK

FUTBOLA:

HIRUGARREN MAILA:
Otsailak 15, 16.30, Elgoibar 3 Durango 1
Otsailak 15, 17.00, Beasain 0 Alaves B 3
Otsailak 15, 17.00, Bermeo 0 Pasaia 1
Otsailak 15, 17.00, Zamudio 4 Sodupe 2
Otsailak 15, 17.30, Zalla 1 Retuerto 0
Otsailak 15, 18.00, Leioa 3 Balmaseda 2
Otsailak 16, 11.30, Portugalete 0 Gernika 0
Otsailak 16, 11.30, Baskonia 2 Arenas1
Otsailak 16, 16.15, Santutxu 2 Oiartzun 2
Otsailak 16, 16.30, Amurrio 0 Lagun Onak 0

OHOREZKO MAILA:
Otsailak 15, 15.45, Zarautz 2 Hondarribia 1
Otsailak 15, 16.30, Aurrera Ondarroa 3 Antzuola 0
Otsailak 15, 16.30, Turing 0 Hernani 2
Otsailak 15, 17.30, Baskonia 4 Keta 1
Otsailak 16, 15.30, Real Union B 1 Tolosa 3
Otsailak 16, 16.00, Beti Gazte 1 Anaitasuna 3
Otsailak 16, 16.30, Berio 2 Lagun Onak B 0
Otsailak 16, 16.30, Aretxabaleta 2 Bergara 1
Otsailak 16, 16.30, Aloña Mendi 1 Ostadar 0

GORENGOA:
Otsailak 15, 15.30, Mutriku 4 Eibartarrak 1
Otsailak 15, 16.30, Amaikak Bat 1 Zumaiako 1
Otsailak 15, 16.30, Tolosa B 0 Lazkao 1
Otsailak 15, 16.30, Mondragon 2 Urola 2
Otsailak 15, 17.00, Ikasberri 0 Ordizia 1
Otsailak 15, 17.30, Orioko 1 Zestoa 2
Otsailak 16, 16.30, Anaitasuna B 1 Soraluze 2
Otsailak 16, 16.30, Elgoibar B 0 Ilintxa 1

LEHEN ERREJIONALA:

IGOERA FASEA:

A MULTZOA:
Otsailak 15, 15.30, Idiazabal 4 Gure Txokoa 3
Otsailak 15, 15.30, Baskonia B 2 Eas 08 3
Otsailak 15, 15.30, Dunboa 2 Aretxabaleta B 1
Otsailak 15, 16.00, Zestoa B 0 Turing B 1
Otsailak 16, 15.30, Intxurre 6 Urola B 1

B MULTZOA:
Otsailak 15, 16.00, Hondarribia B 2 Beti Ona 1
Otsailak 15, 17.15, Pasaia B 5 Mariño 1
Otsailak 15, 17.30, Mutriku B 1 Beasain B 7
Otsailak 15, 19.15, Roteta 2 Iluari Irauli3
Otsailak 16, 17.00, Keta B 1 Armagiñak 1

KOPA:
Otsailak15, 15.30, Eibartarrak 0 Urki 3
Otsailak 15, 16.30, Soraluze B 2 Bergara B 0
Otsailak 15, 17.00, Alle Punta 1 Zarautz B 6
Otsailak 15, 17.30, Arizmendi 1 Ikasberri B 0

EMAKUMEZKOAK:

 EUSKADIKO LIGA:
Otsailak 15, 15.30, Mariño 0 Peña Athletic Santurtzi 0
Otsailak 15, 16.00, Bizkerre 2 Aurrera Vitoria B 1
Otsailak 15, 17.30, Tolosa 1 Beasain 1
Otsailak 15, 18.00, Hernani / Erandioko (Atzeratu egin da)
Otsailak 16, 11.30, Gasteizko Neskak 6 Zarautz 0
Otsailak 16, 12.15, Berriotxoa 1 Éibar 1
Otsailak 16, 18.30, Arratia 3 Elgoibar 1

GORENGOA:

IGOERA FASEA:
Otsailak 15, 15.30, Arzimendi 4 Allerru 1
Otsailak 15, 18.45, Turing 2 Mutriku 0
Otsailak16, 12.00, Urola 2 Zumaiako 2
Intxaurdi, atseden

KOPA:
Otsailak 15, 15.30, Usurbil 0 Antigua Luberri 3
Otsailak 16, 16.00, Hondarribia 2 Amara Berri 6
Otsailak 16, 16.00, Éibar B 1 Ilintxa 2
Ostadar, atseden

ARETO FUTBOLA (FIFA):

HIRUGARREN MAILA:
Otsailak 15, 17.00, Bilbo 3 Santurtzi 2
Otsailak 15, 18.00, Villabona 4 Soloarte 1
Otsailak 15, 18.00, Mallabia 3 Aurrera Vitoria 7
Otsailak 15, 18.00, Elorrioko 8 Sasikoa 1
Otsailak 15, 18.30, Uxoa 2 Buruntza 4
Otsailak 16, 12.00, Zarautz 3 Laskorain 3
Otsailak 16, 17.00, Hirukide 2 Goierri 5
Inter, atseden

LEHEN ERREJIONALA:
Otsailak 13, 21.00, Euskalduna 5 Gamon 4
Otsailak 14, 21.30, Bilkoin 5 Aretxabaleta 3
Otsailak 14, 21.45, Allerru 1 Zaldibi 1
Otsailak 15, 15.30, Isu 5 Boabas 2
Otsailak 15, 17.30, Oiartzun 3 Anaitasuna 1
Otsailak 16, 12.00, Barrantol 2 Gure Txokoa 2

BIGARREN ERREJIONALA:
Otsailak 14, 20.30, Bikutz 3 The Nest 6
Otsailak 14, 20.30, Power Ranger 2 Azpeitiko 4
Otsailak 14, 20.30, Denak 3 Villabona B 2
Otsailak 14, 20.30, Laskorain C 1 Samaniego 5
Otsailak 14, 21.30, Beti Ona 7 Gamon B 4
Otsailak 15, 18.30, Inter B 7 Anaitasuna B 0
Otsailak 16, 9.15, Ferreres 9 Makax 1

HIRUGARREN ERREJIONALA:
Otsailak 14, 20.30, Ataun 3 Mondrate 3
Otsailak 14, 20.30, Orioko 2 Arrikitaun 5
Otsailak 14, 21.00, Idiazabal  3 Goierri B 5
Otsailak 14, 21.30, Anoeta 10 Zarautz B 1
Otsailak 15, 16.30, Aizarnazabal 2 Donibane 3 (58. minutuan bertan behera geratu da)
Otsailak 15, 17.30, Gamon C / Iurre
Umore Ona eta Bilkoin B, atseden

ARETO FUTBOLA (AMF):

INFANTIL-KADETE.
Otsailak 16, 12.30, Lizartza-Orexa 12 Bidania-Goiatz 4
Ikaztegieta / Errezil (Astebete atzeratzen da)

ALEBINAK:
Otsailak 14, 18.00, Ikaztegieta-Baliarrain 4 Ikaztegieta 15
Otsailak 15, 18.00, Leaburu 4 Txalburuk 5
Otsailak 16, 11.30, Lizartza-Orexa 10 Igeldo 5


FUTWALLA:

BURUZ BURU:
Otsailak 16, 10.00, Beizama 0 Leaburu 2 (5-10 eta 5-10)
Otsailak 16, 10.30, Ikaztegieta 0 Leaburu B 2 (2-10, eta 5-10)
Otsailak 16, 11.00, Beizama 1 Leaburu B 2 (10-9, 4-10 eta 1-8)
Otsailak 16, 10.30, Ikaztegieta 0 Leaburu 2 (7-10 eta 2-10)


ESKUBALOIA:

GIZONEZKOAK:

ZILARREZKO MAILA:
Otsailak 15, 17.00, Benidor 24 Alcobendas 22
Otsailak 15, 17.15, Go Fit 27 Palma de Rio 25
Otsailak 15, 18.30, Chapela 27 Torrelavega 26
Otsailak 15, 18.30, Academia Octavio 27 Pozoblanco 29
Otsailak 15, 19.00, Barakaldo 28 Zamora 35
Otsailak 15, 19.30, Zarautz / Antequera (Antequera ez zen agertu)
Otsailak 15, 20.00, Girona 35 Barcelona B 35
Otsailak 16, 12.00, Teucro 25 Ereintza 28

LEHEN MAILA:
Otsailak 15, 16.30, Pulpo Zumaia 25 Santoña 21
Otsailak 15, 18.00, Romo 26 Alcorta 28
Otsailak 15, 18.15, Egia 29 Dominicos 33
Otsailak 15, 18.30, Stadium Casablanca 41 Tolosa 18
Otsailak 15, 18.45, Trapagaran 30 Askartza 25
Otsailak 15, 19.00, Éibar 41 Corrales 30
Otsailak 16, 12.30, Arrasate 27 Urdaneta 23

EUSKADIKO LIGA:
Otsailak 15, 17.30, Gure Auzune 30 Erandio 27
Otsailak 15, 18.45, Corazonistas 24 El Pilar 25
Otsailak 15, 19.15, Legazpi 27 Escolapios 19
Otsailak 15, 19.30, Ereintza B 26 Egia 22
Otsailak 15, 20.00, Soraluze 23 Urduliz 25
Otsailak 16, 10.30, Basauri 38 Usurbil 34
Otsailak 16, 12.00, Hondarribia 21 Zarautz B 21

LEHEN ERREJIONALA:
Otsailak 15, 16.00, Elgoibar B 24 Ordizia 24
Otsailak 15, 16.00, Aloña Mendi 26 Zarautz C 25
Otsailak 15, 17.00, Eibarko 39 Tolosa B 25
Otsailak 15, 17.30, Usurbil 29 Leizaran 29
Otsailak 15, 18.30, Urnieta 18 Irungo Gaztiak 30
Otsailak 15, 18.00, Urola 20 Donibane  22

BIGARREN ERREJIONALA:
Otsailak 15, 16.00, Ordizia B 22 Bergara 27
Otsailak 15, 16.30, Egia B 23 Corazonistas B 22
Otsailak 15, 17.30, Legazpi B 23 Leizaran B 20
Otsailak 16, 12.00, Saieko 31 Arrasate B 25

GAZTEAK:
Otsailak 15, 18.00, Bergara 26 Aloña Mendi 33
Otsailak 15, 18.00, Carmelitas 23 Ormaieztegi 27
Otsailak 16, 10.00, La Salle 24 Corazonistas 25
Arrasate B, atseden

EMAKUMEZKOAK:

ZILARREZKO MAILA:
Otsailak 15, 18.00, Beti Onak 34 Basurto 18
Otsailak 15, 18.00, Dosa 25 Elgoibar 27
Otsailak 15, 20.00, Camargo / Basauri
Otsailak 15, 20.00, Lanzarote 28 Logroño 30
Zarautz, atseden

EUSKADIKO LIGA
Otsailak 15, 17.45, Ereintza 18 Urnieta 17
Otsailak 15, 18.00, Pulpo Zumaia 15 Aloña Mendi 25
Otsailak 15, 19.15, Usurbil 39 Leizaran 19
Otsailak 15, 20.15, Egia 20 Zarautz B 37
Bera Bera, atseden



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina