2014(e)ko urtarrilaren 15(a), asteazkena

KRONIKAK:

ARETO FUTBOLA:

ERREZIL 8 BIDANIA-GOIATZ 5

ERREZIL: Uzkudun, Otaegi, Urdalleta, Irulegi eta Aiertza-hasierako bostekoa- eta Labaka.

BIDANIA-GOIATZ: I.Agirretxe, Losa, Zinkunegi, J.Agirretxe eta Otaño-hasierako bostekoa- eta Zugasti.

GOLAK: Errezil: Aiertza (5), Urdalleta, Otaegi eta Labaka. Bidania-Goiatz: J.Agirretxe (3) eta Otaño (2).

Errezilek eta Bidania-Goiatzek oso norgehiagoka polita eskaini dute. Kanpokoak 0-2 aurreratu dira, baina etxekoek horri buelta emateko gai izan dira bigarren zatian. Erritmo oso handiarekin jokatutako neurketa ikusgarria izan da, eta partida ikustera joan diren zaleek primeran pasatu dute.




AZPEITIKO 3 VILLABONA B 2

AZPEITIKO: Benítez, Blanco, El Ghaliani, Garcia eta Carton-hasierako bostekoa-, Estrella, Hidalgo, Mendez, Cuadrado eta Ibarguren.

VILLABONA B: Izagirre, Urreta, Rivero, Ezeiza eta Guerra-hasierako bostekoa-, Sánchez, Kamio, Eskudero eta Borrego.

EPAILEA: Davila.

GOLAK: 1-0: El Ghaliani. 2-0: Ibarguren. 3-0: Blanco. 3-1, Kamio. 3-2: Eskudero.

GORABEHERAK: 30 ikusle harmailetan.

Azpeitikok landutako hiru puntu eskuratu ditu, nahiz eta amaiera eskatuz bukatu duen. Partida hasi eta azkar aurreratu da etxeko taldea, eta gero kanpokoak pasa dira agintzera. Hala ere, lehen zatiko azkeneko minutuetan azpeitiarrak berriro ere gora egin dute eta izan dituzte atsedenera alde handiagoarekin joateko aukerak. Bigarren zatian gauzak primeran hasi dira, azpeitiarrak beste bi gol sartu eta 3-0 jarri baitira aurretik. Kanpokoek erreakzionatu egin dute, eta gol batera jarri dira. Berdinketa ere lortuko zuten, Benítez atezainak penaltia geratu ez baldin balu.



FUTBOLA:

KETA B 2 PASAIA B 2

Ketaren bigarren taldeak berdinketarekin konformatu behar izan zuen Pasaiaren bigarren taldearen aurka. Euria eta haizea izan ziren norgehiagokako protagonistak, eta jokatzea asko zaildu zuen. Kanpokoak hobeto sartu ziren partidan, baina etxekoek horri buelta emateko gai izan ziren, eta amaieran puntu bat eskuratu ahal izan zuten.





IKASBERRI B 1 BERGARA B 2

Ikasberri B taldeak Kopan garaipenik lortu gabe jarraitzen du, gaur Bergararen bigarren taldearen aurka ezin izan baitu irabazi. Euriak protagonismo handia izan duen neurketa hau oso parekatua izan da, baina atearen aurrean kanpokoak hobeto ibili dira, eta horrek eman dizkie hiru puntuak.




IKASBERRI 4 EIBARTARRAK 0

GOLAK: 1-0, 48.min: Landa. 2-0, 53.min: Landa. 3-0, 77.min: Landa. 4-0, 89.min: Landa

GORABEHERAK: 100 ikusle.

Ikasberrik sailkapeneko lehen postuetan jarraituko du Eibartarrak mendean hartuta. Landa bihurtu da partidako protagonista nagusia, bereak izan baitira gol guztiak, baina izan ditu gehiago sartzeko aukerak ere, baina laurekin konformatu behar izan du. Lehen zatia nahiko orekatua izan da, aukera handiegirik gabekoa. Bigarren zatian, ordea, gauzak azkar aldatu dira, eta lehen gola lortu dutenetik aurrera azpeitiarrak askoz ere gehiago izan dira, eta amaierako emaitza nahiko laburra geratu da.




ZARAUTZ 2 OSTADAR 1

ZARAUTZ: Jaka, Unda, Abraham, Ahedo, Ferradas, Zubielki, Barandiaran, Cachafeiro (Inko, 75.min), Infante (Azkoaga, 80.min), Iribar eta Alex (Simon, 69.min)

OSTADAR: Toquero, Garcia (Manero, 66.min), Gonzalez, Arrondo (Astiazaran, 35.min) (Mujika, 81.min), Elustondo, Paniagua (Paino, 55.min), Rodríguez, Utiel, Garcia, Aizpurua eta Beñat.

EPAILEA: Merino Gomez. Etxekoen aldetik Zubielkik, Ferradasek, Iriartek eta Turrillas entrenatzailek ikusi zuten txartel horia, eta kanpotarren aldetik, berriz, Aizpuruak eta Painok.

GOLAK: 1-0, 35.min: Barandiaran. 1-1, 45.min: Garcia. 2-1, 80.min: Zubielki.

GORABEHERAK: 150 ikusle.

Zarautzek garrantzi handiko hiru puntu eskuratu zituen Ostadarren aurka. Asko sufritu behar izan zuen talde zarauztarrak, eta neurketa amaitzeko hamar minutu falta zirenean Zubielkik lortutako golak erabaki zuen.



KETA 2 LAGUN ONAK B 0

KETA: Loroño, Del Rey, Aizpurua, Mujika, Paxo, Pajares, Irijalba (Uzkudun I, 84.min), Martinez (Garcia, 60.min), Eizagirre, Arregi eta Garmendia (Uzkudun I, 68.min).

LAGUN ONAK B: Iriarte. I.Etxeberria, Exposito, Gorostola II (Soto, 46.min), Albizuri, Gorostola I (Subinas, 70.min), Nuñez, Jonan, Alex, L. Etxeberria (Alberdi, 67.min) eta Arrue.

GOLAK: 1-0, 21.min: Pajares. 2-0, 45.min. Mujika.

GORABEHERAK: 300 ikusle Mendibeltzen.

Ketak eraman du Orion jokatutako derbia, nahiz eta azpeitiarrek emaitza hobea merezi izan duten. Zulaikak ezin izan dio lehen garaipena eman Lagun Onaki, nahiz eta jokoan ez diren etxekoak baino gutxiago izan. Lehen zatiako lehen hogei minutuetan kanpokoak bi aukera garbi barkatu dituzte, baina Ketak, lehen aukera barrura sartu du. Ondorengo minutuetan apur bat galduta ibili da Azpeitiko taldea, baina berriro ere baloiaren jabetza berreskuratu du, eta Arruek izan du berdinketa oinetan, baina ez du asmatu, eta atsedenera joatear zeudela, Mujikak marroien bigarren aukera ere barrura sartu du. Bigaren zatian ere ez dira gauzak gehiegi aldatu, baina Ketak bere aldeari ongi eutsi dio, eta garrantzizko hiru puntu eskuratu ditu, eta Lagun Onak, berriz, irtetea oso zaila izango duen zuloan sartuta dago.



ANTZUOLA 1 ANAITASUNA 1

ANTZUOLA: Iturbe, Asensio, Zabala, Lete, Longares, Agirre, Arana, Godoy (Zabalo, 62.min), Larrea (Sanz, 41.min), Aranbarri (Linazasoro (Del Pozo, 88.min).

ANAITASUNA: Astigarraga, Godoi, Ribera, Murua, Eskurtza, Unai (Beitia, 81.min), Artzallus (Sagarzazu, 76.min), Artetxe, Arabaolaza, Aramendi (Esnal, 64.min) eta I.Aranbarri (64.min).

EPAILEA: Duran. Etxekoen aldetik Linazisorok, Sanzek eta Asensiok ikusi zuten txartel horia, eta kanpotarren aldetik Arabaolzak, Riberak, Unaik, Muruak eta Godoik.

GOLAK: 1-0, 20.min: Aranbarri. 1-1, 85.min: Murua.

GORABEHERAK: 300 ikusle.

Anaitasunak azkeneko unean lortu zuen berdinketa. Ordurarte neurketa nahiko parekatua izan zen. Lehen zatian etxekoak aurreratu ziren, eta partida amaitzeko bost minutu falta zirela lortu zuen berdinketa Muruak.




LAGUN ONAK 1 DURANGO 0

LAGUN ONAK: Errasti, Egaña, Tena, Zelihueta, Goikoetxea, Salvador, Julen Aranburu (Otamendi, 55.min), Josu Aranburu (Solabarrieta, 83.min), Elustondo, Altolagirre (Zabala, 65.min) eta Abasolo.

DURANGO: Arribas, Varela, Infante, Nuñez, Galartza, Arizmendiarreta, Bilbao (Mallagarai, 67.min), Olaetxea, Ibon, Aperribai (Llona, 82.min) eta Cortezon.

EPAILEA: Barrio. Etxekoen aldetik Elustondok ikusi du txartel horia, eta kanpotarren aldetik, Infantek, Galartzak, Cortezonek, Mallagarik eta Llonak ikusi dute txartela.

GOLA: 1-0, 89.min: Santesteban.

GORABEHERAK: 200 ikusle.

Lagun Onakek garrantzi handiko hiru puntu eskuratu ditu Durangoren aurka, eta beheko postuetatik jadanik ihes egin du. Lehen zatitik izan dira gehiago etxekoak, nahiz eta gola azkeneko unean iritsi den. Elustondok eta Abasolok izan dituzte etxekoak aurretik jartzeko aukerak lehen zatian, baina Arribas atezaina eta zutoina jarri dira parean. Bigarren zatian ere azpeitiarrak nagusitzen aritu dira, baina golerako aukera handiegirik egin gabe. Azkeneko minutuan, ordea, Otamendiren erdiratzea barrura bidali du zelairatu berria zen Santestebanek, eta puntuak etxean geratu dira.



FUTWALLA:

BEIZAMA 1 IKAZTEGIETA 2

BEIZAMA: Leunda

IKAZTEGIETA: Uria.

PARTZIALAK: 10-4, 9-10 eta 1-8

Txapelketako partidarik politenetakoa, eta agian luzeena ere ikusi da gaur Ikaztegietan. Lehen jokoan Beizamako ordezkaria gehiago izan da, eta amaieran lehen jokoa eraman du. Bigarren jokoa oso polita eta luzea izan da. Azkenean bietako edozeinek eraman zezaken , baina Uriak lortu du berdinketa. Kitararakoan Ikaztegietakoak sakearekin asmatu egin du, eta kirol honetan lehen jokaldiarekin asmatzen baldin bada, sekulako triskantza egin daiteke, eta horixe gertatu da. Garbi dago bide horretatik jarraituta, iritsiko dela Beizamaren lehen garaipena.





URTARRILLAREN 17, 18 ETA 19KO ORDUTEGIAK ETA EMAITZAK

FUTBOLA:

HIRUGARREN MAILA:
Urtarrillak 18, 16.00, Amurrio 3 Retuerto 0
Urtarrillak 18, 16.30, Elgoibar 0 Oiartzun 0
Urtarrillak 18, 17.00, Lagun Onak 1 Durango 0
Urtarrilak 18, 17.00, Beasain 4 Sodupe 0
Urtarrillak 18, 18.00, Arenas 0 Gernika 0
Urtarrillak 18, 18.00, Leioa 0 Pasaia 1
Urtarrillak 19, 11.10, Santutxu 2 Bermeo 2
Urtarrillak 19, 11.30, Portugalete 1 Alaves B 0
Urtarrillak 19, 11.30, Baskonia 2 Balmaseda 2
Urtarrillak 19, 17.00, Zalla 3 Zamudio 1

OHOREZKO MAILA:
Urtarrillak 18, 15.30, Baskonia 1 Bergara 2
Urtarrillak 18, 15.30, Zarautz 2 Ostadar 1
Urtarrillak 18, 16.00, Antzuola 1 Anaitasuna 1
Urtarrillak 18, 16.30, Aurrera Ondarroa 1 Tolosa 2
Urtarrillak 18, 17.30, Berio 5 Hondarribia 0
Urtarrillak 19, 15.30, Real Union B 1 Aloña Mendi 1
Urtarrillak 19, 16.00, Keta 2 Lagun Onak B 0
Urtarrillak 19, 16.30, Beti Gazte 0 Hernani 0
Urtarrillak 19, 16.30, Aretxabaleta 2 Turing 0

GORENGOA:
Urtarrillak 18, 16.00, Ilintxa 1 Ordizia 2
Urtarrillak 18, 16.30, Orioko 1 Mutriku 2
Urtarrillak 18, 16.30, Tolosa B 1 Soraluze 0
Urtarrillak 18, 16.30, Mondragon 1 Zestoa 1
Urtarrillak 18, 16.30, Urola 0 Lazkao 1
Urtarrilak 18, 16.45, Ikasberri 4 Eibartarrak 0
Urtarrillak18, 18.45, Anaitasuna B 1 Amaikak Bat 5
Urtarrillak 19, 16.30, Elgoibar B 2 Zumaiako 3

LEHEN ERREJIONALA, IGOERA FASEA:
A MULTZOA.
Urtarrillak 18, 15.30, Aretxabaleta B / Urola B (Partida atzeratu egin da)
Urtarrillak 18, 15.30, Dunboa 3 Gure Txokoa 2
Urtarrillak 18, 16.00, Idiazabal 7 Zestoa B 0
Urtarrillak 18, 17.30, Baskonia B 2 Intxurre 1
Urtarrillak 19, 18.00, Eas 08 4 Turing B 1

B MULTZOA:
Urtarrillak 18, 15.30, Mutriku B 1 Hondarribia B 2
Urtarrillak 18, 17.30, Armaginak 1 Beti Ona 1
Urtarrillak 18, 17.30, Roteta 1 Beasain B 0
Urtarrillak 19, 12.10, Iluari 1 Mariño B 1
Urtarrillak 19, 18.00, Keta B 2 Pasaia B 2

KOPA:
Urtarrillak 18, 15.30, Urki 9 Alle Punta 0
Urtarrillak 18, 15.30, Zarautz B 0 Soraluze B 2
Urtarrillak 18, 17.30, Arizmendi 1 Eibartarrak B 2
Urtarrillak 18, 18.45, Ikasberri B 1 Bergara B 2

ARETO FUTBOLA (FIFA):

HIRUGARREN MAILA:
UIrtarrillak 18, 16.15, Soloarte 1 Sasikoa 4
Urtarrillak 18, 18.00, Villabona 4 Laskorain 7
Urtarrillak 18, 18.00, Elorrioko 0 Inter 3
Urtarrillak 18, 18.30, Aurrera Vitoria 6 Goierri 2
Urtarrillak 18, 19.00, Hirukide 1 Buruntza 4
Urtarrillak 19, 12.00, Zarautz 2 Uxoa 6
Urtarrillak 19, 17.15, Mallabia 5 Santurtzi 4
Bilbo, atseden

LEHEN ERREJIONALA:
Urtarrillak 17, 20.30, Gure Txokoa 4 Boabas 6
Urtarrillak 17, 20.30, Hirukide 1 Bilkoin 8
Urtarrillak 17, 22.15, Zaldibi 4 Isu 2
Urtarrillak 18, 16.00, Gamon 9 Barrantol 4
Urtarrillak 18, 16.30, Anaitasuna 5 Aretxabaleta 6
Urtarrillak 18, 17.15, Allerru 4 Oiartzun 8
Euskalduna, atseden

BIGARREN ERREJIONALA:
Urtarrillak 17, 21.00, Gamon B 4 Power 6
Urtarrillak 17, 22.00, The Nest 6 Denak 6
Urtarrillak 17, 22.30, Ferreres 3 Beti Ona 2
Urtarrillak 18, 15.00, Anaitasuna B 2 Orixe 8
Urtarrillak 18, 16.15, Azpeitiko 3 Villabona B 2
Urtarrillak 18, 18.00, Bikutz 1 Inter B 4
Urtarrillak 19, 11.45, Makax 3 Laskorain C 1

HIRUGARREN ERREJIONALA:
Urtarrillak 17, 21.30, Bilkoin B 6 Umore Ona 1
Urtarrillak 17, 21.30, Donibane 3 Goierri B 4
Urtarrillak 17, 22.00, Arrikitaun 5 Idiazábal 1
Urtarrillak 18, 16.00, Orioko 2 Ataun 5
Urtarrillak 18, 16.30, Anoeta 8 Gamon D 1
Urtarrillak 18, 17.30, Mondrate 4 Gamon C 1
Urtarrillak 18, 17.30, Zarautz B 3 Aizarnazabal 3
Iurre, atseden

ARETO FUTBOLA (AMF):

INFANTIL-KADETEAK:
Urtarrillak 19, 11.00, Errezil 8 Bidania-Goiatz 5
Urtarrillak 19, 12.00, Ikaztegieta 12 Lizartza-Orexa 4

ALEBINAK:
Urtarrilak 17, 18.00, Txalburuk 7 Ikaztegieta 10
Urtarrillak 17, 18.30, Bidania-Goiatz 9 Ikaztegieta-Baliarrain 4
Urtarrillak 18, 18.30, Leaburu 4 Lizartza-Orexa 4
Igeldo, atseden

FUTWALLA:
Urtarrillak 18, 11.00, Beizama 1 Ikaztegieta 2 (10-4, 9-10 eta 1-8)
Urtarrillak 18, 19.30, Leaburu B 1 Leaburu A 2 (4-10, 10-8 eta 5-8)

ZAZPIKO FUTBOLA:

OHOREZKO MAILA:
Urtarrillak 18, 17.30, Covylsa 2 Ibarra 3
Urtarrillak 18, 19.30, Mikel 1 Vascoplast 0
Urtarrillak 18, 20.30, Higuer 0 Añorga 4
Urtarrillak 18, 20.30, Luko 3 Zuma 2
Urtarrillak 19, 10.30, Lacturale 3 Knauf 0
Urtarrillak 19, 11.30, No Mas Vello 1 Irimo Urretxu 3

LEHEN MAILA:

A MULTZOA:
Urtarrillak  18, 18.00, Unior 5 Itsas Lur 1
Urtarrillak 19, 9.30, Cabo Rojo 1 Arregi 1
Urtarrillak 19, 10.30, Vulco 5 Solo Goles 1
Urtarrillak 19, 11.30, Dulcipol 2 Otxo Motxo 3
Urtarrillak 19, 12.30, Media 2 Amara 3
Urtarrillak 19, 12.30, Egur 0 Cafe Orereta
 8
B MULTZOA:
Urtarrillak 18, 17.00, Machos 0 Zurriburri 0
Urtarrillak 18, 18.00, Bai Reformas 1 The Wild 4
Urtarrillak 18, 18.30, Mendizorrotz 3 Berastegi 4
Urtarrillak 18, 19.00, Jai Alai 2 Nestor 2
Urtarrillak 18, 20.30, Loiolatarrak 2 Bizikide 1
Urtarrillak 19, 12.30, Kabatours 5 Garbera 3

BIGARREN MAILA:

A MULTZOA:
Urtarrillak 18, 17.00, Ahora 2 Tecnun 4
Urtarrillak 18, 19.00, Art 2 Xero 2
Urtarrillak 18, 19.30, Etxadi 2 Aizu Etxe 3
Urtarrillak 18, 20.00, Krak 3 Txingudi 1
Urtarrillak 19, 9.30, Corbatas 2 La Cepa 4
Urtarrillak19, 11.30, Agreda 1 Mendizábal 0

D MULTZOA:
Urtarrilak 18, 16.00, Gipuzkoa 3 Tupu 3
Urtarrillak 18, 16.00, Bataplan 4 Berazadi Berri 3
Urtarrillak 18, 18.00, Kai 2 Jugones 1
Urtarrillak 18, 19.00, Oria 6 Arkaitza 2
Urtarrillak 18, 20.00, Anastasio 2 Drin Team 3
Urtarrillak 19, 12.30, Elosegi 2 Malandrino 0

HIRUGARREN MAILA:
Urtarrillak 18, 19.00, La Ponferradina 2 Latxa 1
Urtarrillak 18, 20.00, Zesuma 0 Piñuko 1
Urtarrillak 18, 20.30, Muxarra 2 Meditest 1
Urtarrillak 18, 20.30, Gros 3 Schalke 2
Urtarrillak 19, 11.30, Oscar 3 Huts 1
Urtarrillak 19, 12.30, Gaviota 1 Torro 7


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina