2015(e)ko irailaren 4(a), ostirala

Erabateko aldaketak

Blog honek gaurtik aurrera erabateko aldaketa jasango du. Azkeneko urte hauetan Urola Bailarako eta Tolosaldeko futboleko eta areto futboleko taldeek izan dute erabateko protagonismoa, baina aurten beste era batera izango da. Bisitari asko jaso ditu, baina babesle bat bera ere ez da agertu, eta ondorioz, aurten maila horiek ez dira sartuko. Goi mailako ligei egingo zaie kasu. Horrela, euskal taldeak ari diren ligez gain, Frantziako eta Espainiako Ligak alegia, inguruko herrialdeetakoei egingo zaie kasu, horrela, Andorra, Gibraltar, Portugal, Maroko, Jersei Irlak eta Suitza, baina beti emaitzak eta ordutegiak bakarrik. Areto futbolean. AMF bertsioa ere sartuko dugu, eta hor erabateko ofizialtasuna dute Euskal Herriak eta Kataluniak, eta liga horiek ere jarraituko ditugu. Gero erreportaiak joango dira sartzen astean zehar. Liga guztiak oraindik ez dira abiatu, eta hasten doazen bezala joango gara sartzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina