2016(e)ko abuztuaren 1(a), astelehena

Oporrak amaitu dira

JL kirolak abian jartzera doa. Frantziako futbol denboraldi berriarekin batera abiatuko da JL Kirolak ere, eta aurten berrikuntza batzuekin. Iazko denboraldian Mirandesek eta Errexioako taldeek euskal taldeen tratamendu bera izan zuten. Gure ustetan Euskal Herriarekin harreman berezi eta estua izan eta duten herrialdeek horrela izan behar dute, eta aurten Kantabriakoek, Biarnokoek eta Landasetakoek horrelaxe izango dute.

Horretaz gain, futbolak, areto futbolak, bi bertsioetan, eta zazpiko futbolak euren lekua izango dute blog honetan, baina aurten errugbia gehituko zaie.

Ondorioz, futbolean, Espainiakok ligan, Lehen Maila, Bigarren Maila, Bigarren B Maila (1. eta 2. multzoak), eta Hirugarren Maila (3. 4. 8. 15. eta 16. multzoak) izango dute lekua gizonezkoetan, eta Lehen eta Bigarren Mailak emakumezkoetan. Frantziako Ligan, N1, CFA, CFA2, Akitaniako Mailarik Gorena, Akitaniako Ohorezko Mailako bi multzoak, Akitaniako Bigarren Maila, eta Departamenduko Bigarren eta Hirugarren Mailak izango dute lekua gizonezkoetan, eta Akitaniako Ohorezko Mailak emakumezkoetan.

Areto futbolean, eta AMF bertsioan, Euskal Herriko Ligako Lehen Mailak, bai mutiletan, eta baita nesketan ere.

Areto futbolean, FIFA bertsioan, Espainiako Lehen eta Bigarren B Mailak, eta Emakumezkoen Lehen eta Bigarren Mailak.

Zazpiko futbolean, Departamenduko Lehen Maik izango du, berriz, lekua.

Errugbian, Top 14a, Pro 2 eta Federal 2 Maila gizonezkoei dagokionez, eta emakumezkoetan, Pro 2 mailan, Frantziako Ligari dagokionean, eta Espainiakori dagokionean, Ohorezko A eta B Mailak, eta Emakumezkoen Ohorezko Mailak.

Kronikei dagokionean, futbolean, gizonezkoen Lehen eta Bigarren Mailako eta emakumezkoen Lehen Mailako taldeen kronikak astero izango dira, Bigarren B Mailako Santander eta UD Logroñesekin batera eta baita Hirugarren Mailako SD Logroñsekin batera ere. Gainera, Bigarren B Mailako eta Hirugarren Mailako beste taldeen kronikak ere txandatuz joango gara, emakumezkoen Bigarren Mailakoekin bezalaxe. Frantziako Ligan, N1, CFA eta CFA 2 Mailako euskal taldeenak ere astero joango dira, eta beste mailatakoak txandatzen joango gara.

Areto futbolean, FIFAko Lehen Mailako taldeen kronikak astero izango dira, bai mutilenak eta baita neskenak ere. Errugbian, Top 14ko, Pro 2ko eta Ohorezko Mailako taldeen kronikak astero joango dira.

Denboraldia ez da kirol eta maila guztietan batera hasten, ondorioz hasten doazen einean joango gara sartzen. Hasten lehena futboleko Frantziako Ligako N1 Maila izango da, eta hori ostiralean abiatuko da.

Ea ba zuen gustuko bloga izaten den!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina