2017(e)ko abuztuaren 3(a), osteguna

Denboraldia hastera doa

Frantziako Ligarekin hasiko da ofizialki guretzat futbol denboraldia, eta iazko sasoina amaitzen utzi ez zizkiguten arazo teknikoak konponduta, ustez denboraldi osoa egiteko asmoarekin gatoz. Aurtengoan, berriro ere lehengora itzuliko gara, eta futbola eta areto futbola bakarrik emango ditugu. Euskal Herriko zazpi herrialdeetako taldeei jarraipena egiteaz gain, Espainiako eta Frantziako beste talde batzuei ere jarraipena egingo zaie, baina, beti euskeraz bakarrik izango dira bai ordutegi, emaitza eta kronikak ere. Hasiera batean Ligako eta Espainiako eta Frantzako Kopako jarraipenak bakarrik egingo ditugu, eta oraingoz, Europakoari ez diogu jarraipenik egingo.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina