2017(e)ko irailaren 26(a), asteartea

Eskal hiritarrek entrenatzen dituzte Eskal Herritik gertuen dauden hiru herrialdeetako selekzioak

Hiru euskal hiritar dira Euskal Herritik gertuen dauden hiru herrialdeetako entrenatzaileak. Koldo Alvarez de Eulate, Didier Deschamps eta Julen Lopetegi, arabar bat, lapurtar bat eta gipuzkoar bat, dira Andorrako, Espainiako eta Frantziako entrenatzaileak.

Hiruen artean, gainera, gauza batean baino gehiagotan egiten dute bat. Hasteko, hiruak jokalariak izan ziren, ondoren orain entrenatzen duten selekzioan ere jokatutakoak dira, eta Koldoren eta Lopetegiren kasuan, biak atezainak izandakoak dira

Agian guztietan bitxiena Koldorena da, izan ere arabarra izan arren, Andorrako naziotasuna dauka, eta hango selekzioan 79 partida jokatutakoa da. ´´FC Andorra Bigarren B Mailan zegoenean etorri nintzen Andorrara. Talde hau da Andorrako Ligatik kanpo jokatzen duen bakarra, Espainiako Ligan jokatzen du. Gero, hemengo neska batekin ezkondu eta hemengo naziotasuna lortu nuen, Orain Andorran bizi naiz´´, dio Koldok.

Arabarrak Andorrako selekzioa defendatzeko aukera eman ziotenean, ez uen zalantzarik izan. ´´Ez nuen inongo zalantzarik izan. Horri esker munduko jokalaririk onenen aurka jokatu ahal izan dut eta baita munduko estadiorik garrantzitsuenetakoetan ere aritu naiz. Ederra izan da selekzio honetan jokatzea. Behin futbola utzita, selekzioaren kargu egiteko aukera izan nuen, eta hor ere ez nuen zalantzarik izan´´, dio Koldok.

Jokalari bezala, Aurrera Vitoria, At Madrid, Toledo, Salamanca, FC Andorra, bi etapa ezbedinetan, eta Balaguer izan dira bere taldeak. 2003an Andorrako jokalaririk onenaren saria ere jaso zuen.


Didier Deschamps Euskal Herriak eman duen jokalaririk onenetakoa izan da, eta berak duen palmaresa oso gutxik izango dute. Baionako Avironen hezi eta hazitakoa, baina berahala utzi zuen Euskal Herria. Lau herrialdeetako ligatan jokatu zuen, Frantzian, Italian , Ingalaterran eta Espainian. Frantziako selekzioarekin 103 partida jokatu zituen, eta haiekin 1998an Munduko Txapelketa ere irabazi zuen.

Behin jokatzeari utzita, azkar hasi zen entranatzen, eta Monaco, Juventus edo Marsella bezalako taldeak entrenatu ostean, iritsi zitzaion Frantziako selekzioa entrenatzeko aukera. Jokalari bezala, Aviron Bayonnais, Nantes, Girondins, Olympique Marseille, bi etapa ezberdinetan, Juventus, Chelsea eta Valencia izan ziren bere taldeak.


Julen Lopetegi da hiruetan zaharrena, nahiz eta hiruen artean lau urteko aldea besterik ez dagoen. Realean  hazi eta hezitakoa da, eta handik joan zen Real Madrid taldera. Historian zehar ez dira jokalari asko Real Madriden eta Barcelona jokatu dutenak, eta asteasuarra da horietako bat, aipaturiko bi taldeetan aritutakoa baita.

Hala ere bere urterik onenetakoak desgaretuta dagoen CD LogroƱesen eman zituen. Errioxako hiriburuko taldeak urte bikainak egin zituen Lopetegi atepean zutela eta horrek Espainaiko selekzioarekin jokatzeko parada eman zion, nahiz eta partida bakarra jokatu zuen. Hala ere, 1994.eneko Munduko Txapelketan izan zen, nahiz eta ez zuen partida bakar bat ere jokatu.

Behin jokalari izateari utzi zionean, gipuzkoarra entrenatzen hasi zen eta Rayo Vallecano izan zen bere lehen talda. Hortik Real Madrid B taldeko entrenatzaile izatera pasatu zen.  Handik, Espainiako selekzioko beheko mailetan aritu zen, Portugalko Lehen Mailako Oportoren deia jaso arte. Handik berriro ere Espainiako selekzioara joan zen, baina oraingoan aurreneko taldera.

Jokalari bezala, Real Sociedad, Real Madrid, Las Palmas, CD LogroƱes, Barcelona eta Rayo Vallecano izan ziren bere taldeak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina