2015(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

KRONIKAK:

HONDARTZAKO FUTBOLA:

ASTESANTUTAKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA:
Zarauzko Alle Punta taldeak txapelketa bikaina egin ostean bigarren postuan amaitu du Aste Santuko Txapelketa, finalean Isturinen aurka 14-4 galdu ostean. Emaitzak dena erakusten du, baina aurrean lehiaketako talderik onena izan zuen, eta bigarren postua ez dago batere gaizki. Lehen egunean penaltietara irabazi zion Hernaniri, 4-4 arauzko denbora eta luzapena amaitu ostean. 1-4 egon ziren galtzen, baina erreakzio bikain baten ostean etorri zen berdinketa. Bigarren egunean, gauzak ez ziren ongi atera, 4-12 galdu baitzuen Morenitos de Urnieta taldearen aurka, baina hor hasi zen erreakzioa. Hirugarren partida 5-9 irabazi zion ordurarte bikain ari zen Eas 08 taldeari, eta laugarrena 7-7 berdindu zuen gero txapela jantzi zuen Isturinen aurka, eta penaltietara, berriz irabazi. Finalerako txartela emango zion garaipena Chopos taldearen aurka lortu zuen 9-3 irabazita. Finalean, ordea, Isturinik onena agertu zen, eta ez zuen aukera handirik eman.



FUTBOLA:

HIRUGARREN MAILA:

AURRERA VITORIA 2 LAGUN ONAK 1

AURRERA DE VITORIA Diego, Arkaitz, Goñi, Gavilán, Altzola, Aizpurua, Beñat (Aritz, min. 55), Casado, Telmo (Iker, min. 80), Guevara eta Urdax (Borja, min. 75).

LAGUN ONAK Otaño, Elustondo, Tena, Zelihueta, López, Azkue, Aizpuru (Otamendi, min. 65), Aranburu (Iparragirre, min. 84), Ander, Del Olmo eta Ibargoien (Ibarluzea, min. 75).

GOLAK: 1-0, 6.min: Urdax. 1-1, 66.min: Ander. 2-1, 70.min: Altzola.

EPAILEA: Gil Flores. Etxekoen aldetik,  Aizpuruak, eta Beñatek ikusi zuten txartel horia, eta Aranburuk azpeitiarren aldetik.

GORABEHERAK: 150 ikusle.

Lagun Onakek arazoetan jarraitzen du, eta Gasteizera puntu premia handiarekin joan zen, baina esku hutsik itzuli zen. Partida berdintzea lortu zuten, galtzen hasi ostean, baina berriro ere etxekoek gola sartu, eta azpeitiarrek ezin izan zuten erreakzionatu.


APRIRILAK 1 ETA 2KO ORDUTEGIAK ETA EMAITZAK

FUTBOLA:

HIRUGARREN MAILA:
Apirilak 1, 19.45, Arurrera Vitoria 2 Lagun Onak 1
Apirilak 1, 20.00, Bermeo 0 Balmaseda 2
Apirilak 1, 20.00, Zalla 1 Zamudio 1
Apirilak 2, 11.15, Pasaia 0 Santutxu 1
Apirilak 2, 11.15, Erandio 0 Portugalete 2
Apirilak 2, 11.15, Amurrio 0 Alaves B 2
Apirilak 2, 11.15, Santurtzi 4 Beasain 1
Apirilak 2, 11.30, Baskonia 0 Arenas 2
Apirilak 2, 11.30, Oiartzun 0 Berio 2
Apirilak 2, 11.45, Durango 1 Gernika 2

HONDARTZAKO FUTBOLA:

ASTE SANTUKO TORNEOA:
Apirilak 2, 10.00, Morenitos de Urnieta 2 Eas 08 4
Apirilak 2, 11.00, Hernani 4 Alle Punta 4 (Alle Puntak irabazi zuen penaltietara)
Apirilak 2, 12.00, Isturin 7 Chopos 3
Apirilak 3, 10.00, Eas 08 5 Isturin 8
Apirilak 3, 11.00, Alle Punta 4 Morenitos de Urnieta 12
Apirilak 3, 12.00, Chopos 3 Hernani 6
Apirilak 4, 10.00, Eas 08 5 Alle Punta 9
Apirilak 4, 11.00, Morenitos de Urnieta 3 Chopos 5
Apirilak 4, 12.00, Isturin 6 Hernani 2
Apirilak 4, 16.00, Chopos 1 Eas 08 5
Apirilak 4, 17.00, Isturin 7 Alle Punta 7 (penaltietara irabazi du Alle Puntak)
Apirilak 4, 18.00, Hernani 3 Morenitos de Urnieta 3 (Morenitos de Urnietak irabazi du penaltietara)
Apirilak 4, 19.00, Alle Punta 9 Chopos 3
Apirilak 5, 10.00, Morenitos de Urnieta 7 Isturin 5
Apirilak 5, 12.00, Eas 08 2 Hernani 7
Apirilak 5, 17.00, 3 eta 4 postua: Morenitos de Urnieta 8 Hernani 3
Apirilak 5, 18.00, finala: Isturin 14 Alle punta 4

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina