2015(e)ko apirilaren 13(a), astelehena

KRONIKAK:

FUTBOLA:

HIRUGARREN MAILA:

LAGUN ONAK 4 ERANDIO 0

LAGUN ONAK Errasti, Elustondo, Zelihueta, Lopez, Tena, Azkue, Aranburu, Aizpuru, Del Olmo (Ibargoien, 75.min), Otamendi (Iparragirre, 70.min) eta Ander (Ibarluzea, 80.min).

ERANDIO Antxia, Rekero, Goya, Iñigo (Jonan, 65.min), Anton, Fernando (Egoitz, 65.min), Untzueta, Carlos (Erlantz, 74.min), Jagoba, Intxausti eta Manutxo.

GOLAK: 1-0, 13.min: Azkue. 2-0, 61.min: Ander. 3-0, 71.min: Ander. 4-0, 90.min: Ibargoien.

EPAILEA:  Perez de Mendiola Gonzalez. Etxekoen aldetik Elustondok eta Tenak ikusi zuten txartel horia eta kanpotarren aldetik Rekerok, Antonek eta Egoitzek.

GORABEHERAK: 300 ikusle Garmendipen.

Lagun Onakek garrantzi handiko garaipena lortu zuen aurkari zuzen baten aurka, eta aurrera pauso handia eman du. Lehen zatia azkar aurretau zen, baina bigarren zatian etorri zen erabateko nagusitasuna.

ARETO FUTBOLA (FIFA):

BIGARREN B MAILA:

LAUBURU IBARRA 7 IBARARTE 3

LAUBURU K.E. IBARRA: Joseba, Unai, Garmendia, Mauro etaTxipi-hasierako bostekoa-,  Borja, Aitzol, Uzkudun, Xabier, Loitzun eta Pagola.

IBARARTE: Iñaki Ozkoidi, Ander, Joseba, Marcos eta Josetxo-hasierako bostekoa-, Mikel, Ion Ander, Maikel, Tristán, Iñaki eta Urko.

EPAILEAK:  Arce Ruiz eta Ruben Sabaleru. Etxekoen aldetik Unaik, Uzkudunek eta Josebak ikusi zuten txartel horia, eta kanpotarren aldetik,  Ion Ander  egotzi zuten.

GOLES: 1-0 1.min: Unai. 1-1, 17.min: Marcos. 2-1, 20.min: Unai. 3-1, 26.min: Uzkudun. 4-1 28.min: Txipi. 4-2, 29.min: Mikel. 5-2, 35.min: Unai. 5-3, 35.min: Urko. 6-3 , 38.min: Mauro. 7-3 39.min: Txipi.

GORABEHERAK: 300 Ikusle.

Lauburu Ibarrak ongi merezitako garaipena lortu zuen Ibararteren aurka, nahiz eta une batzuetan apur bat estutu zuten. Hala ere, amaieran gauzak bere onera eraman eta hiru puntu batu zituen.

ARETO FUTBOLA (AMF):

TXALBURUK 13 DANENA 1

TXALBURUK: U.Otamendi, A.Otamendi, Amundarain, Sagastume eta X.Yugueros-hasierako bostekoa- eta I.Yugueros.

DANENA: Villafaina, Ezeiza, Lakuntza, Maiz eta Amundarain-hasierako bostekoa-, Sarasua eta Fernandez.

GOLAK: Txalburuk: I.Yugueros (6), Amundarain (2), Sagastume (2), X.Yugueros (2) eta A.Otamendi. Danena: Sarasua.

Txalburukek irabazi du Liga, baina jokatu aurretik ere hori bazekien. Azkerneko jardunaldiko partida nola joan zen ikusteko, emaitzari begiratu besterik ez dago.


IKAZTEGIETA 13 ERREZIL 1

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, M. Lakuntza, M.Uria, Mozo eta Sagastibeltza-hasierako bostekoa-, A.Uria eta Parra.

ERREZIL: Aizpuru, X.Irulegi, M.Labaka, J.Labaka eta Rueda-hasierako bostekoa-, U.Labaka.

GOLAK: Ikaztegieta: Sagastibeltza (8), M.Lakuntza (3), Parra eta Mozo. Errezil: J.Labaka.

Partida oso azkar bideratu zuen etxeko taldeak, hirugarren minutua betetzerako hiru golen errenta baitzuen. Hortik aurrera kanpokoek ez zituzten euren aukerak baliatu, eta Ikaztegietak ez zuen barkatu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina